Hasiera > gora herriak! > Izartxo bat gauero

Izartxo bat gauero

*info7 irratian, entzun hemen:

Behin gizaki bat mintzatu zen ezinbesteko gizaki horien inguruan, ez egun batean, eta ez urte batzuetan, baizik eta bizitza osoan borrokatzen diren horien inguruan. Baina borroka berba gastatua dago eta esanguraz hustua, askorentzat arrotza izan liteke, iragana, izan zen zerbaiten oiartzuna. Horregatik zure ereduaz ekarri nahi dut hizpidera.

Zuk beti izaten zenuen irribarre eder bat ahoan, gogoetaz ondo jantzita zeunden, irakurtzea maite zenuen, eta ikastea, herriak ezagutzea eta jendearekin berbetan egotea. Maite zenituen gizaki xumeak, eta ez handi-mandiak. Enpatia eta sinpatia sentitzen zenituen beste gizakiekin, zer diren palabro horiek? Bada gertutasuna eta samurtasuna.

Eta horregatik, lehenago mundu honetan bizi izan den beste hainbat gizaki ederri bezala, ez zitzaizun ondo iruditzen gizaki batzuek beste batzuk esplotatzea. Zer den ‘esplotatu’ palabro hori? Bada, gizaki batzuk ezin bizi izatea, beste gizaki batzuk beren kontura bizi direlako. Eta ez zitzaizun ondo iruditzen gizaki batzuek amalurra esploatzea ere, hau da, gure planeta akabatzea, zergatik eta beren ortzemuga beren zilborrean bukatzen delako.

Zorionez, gure inguruan izan dira eta badira gizaki eder batzuk beren bizitza guztion bizitzak pozteko, eta indarrez eta itxaropenez betetzeko ematen dutenak. Eta joaten zaretenean hainbeste gertutasun eta samurtasun jaso dugunon ardura da zuen irribarrea oroitzea, nor zineten oroitzea, zuen sentimenduak, zuen ideiak, zuen egintzak oroitzea.

Eta gure bizitzetako parte egiten bazaituztegu, orduan zuek argitxo bat piztua izango zarete gauero, galduta sentitzen garenean bidea argitzeko, sua pizten dugunean gure dantzagatik zerua irribarrez betetzeko, eta mundu honetatik geu joaten garenean, besarkada bat emateko gure beldurra baretzeko.

Gero arte Igor, maite zaitugu.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: