Hasiera > gora herriak! > Gizalegea

Gizalegea

urtarrila 11, 2014 Utzi iruzkina Go to comments

GAUR8 astekarirako zutabea.

Ezagunak agurtu, behar duenari busean eserlekua utzi, erretzean ondokoari eskaini. Edo pertsona bat hiltzen denean, bere gorpuaren aurrean jokabide errespetuzkoa erakustea.

Mandela hil zenean mundu osoko hainbat agintari, kazetari eta pertsona ospetsu batu ziren Hegoafrikan, azken agurra eman asmoz, urtetan Mandela terroristatzat hartu zuten asko ere bai. Agurrean, jakina, inork ez zuen berari buruz hitz txarrik esan, baina egon zen harroputz lotsagaberik.
Obamak, adibidez, derrigorrezko gorazarrearen ondotik, salatu zuen, Mandela goratzen duten askok beren herriak ez dituztela askatzen. Preso politikoak ere aipatu zituen, baina ez zen Leonard Peltier edo Mumia Abu-Jamal-engatik ari: hildakoa bere etsai politikoen kontra erabili zuen.

Ondoren, ordea, munduari bira eman dion irudia Raul Castro eta bien arteko bostekoarena izan da: “Bi artxi-etsai elkarri eskua ematen Mandelaren agurrean”.

Castrok ere hitz egin zuen agurrean (estadioan jende gutxiago zegoenean, ez zen prime time). Berak bai zuen argumentu eta motibo gehiago Mandelaren figura bere kausaren alde (eta bere etsaien kontra) baliatzeko, izan ere, Mandela eta Kubaren arteko laguntasuna aspaldikoa eta indartsua da. Agurrean, ordea, Mandelaren figura nabarmendu zuen modu dotorean, eta borrokatu zuen kausa deskribatu.

Rajoyk ez zuen estadioan hitz egin, baina irrati baterako eman zuen elkarrizketa batean lehenik transmititu zuen zein oroitzapen onak zekarzkion estadioak (Españak bertan irabazi zuelako Munduko kopa) eta bukatzeko Mandelaren eredutik egungo Españarako zer hartu litekeen galdetuta: Españako nazioari -Europako zaharrena eta munduan parerik gabeari- (hau berea da eee!) baturik eustea.

Krak bat.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: