Hasiera > herrigintza > Salve Regina

Salve Regina

@info7-rako ekarpena, @zebrabidea-n, entzun audioa hemen

Gasteizen batez ere 80. hamarkadan zebiltzan tribu, leinu, giza-saldo, korronte eta mugrien artean, musikak eta joera politikoek ñabartzen zuten paisajean -anarkia, komunismoa, maoismoa, punka, euskal folka, heavya…-, bazen korronte indartsu bat: anti-katolizismoa.

Hala Bedi irratiak bere 30. urteurrena ospatzeko egin duen DBD eta liburuan joera honetako hainbat dokumentu ageri dira: nola egiten ziren manifa ateoak, nola ehunka lagun geratzen ziren elizako ormaren kontra txisa egiteko, nola atera zuten kartel bat, zeinean Andra Mari Zuria azpiko gonak altxatuta, masturbatzen agertzen zen, nola gaizkile batzuek Andra Mari Zuria bera sokaz lotu, lurrera bota eta puskatu zuten, nola izaten ziren punkiak eta blusen arteko liskarrak…

Agurainen, adibidez, La Pollakoek, herriko festetan prozesioa egiten zenean, berau gelditu eta komuneko paperean bildutako gurutze bat buruz behera jarrita erretzen zuten. Gabonetan beren larruzko txupa ajatuetako bizkarrean “Errege magoak gurasoak dira” idatzita ateratzen ziren kalera. Beti ere “Lagarto” xaboiaz altxariziko krestei goian eutsiz. Hay nivel o no hay nivel? Beti pentsatu izan dut La Pollakoen meriturik handiena izan dela punkiak izan zirela beren 3.000 biztanleko herri tradizional hartan. Ez ziren hiri handiago batera joan punkiak izatera. Herri tradizional txikia irauli zuten.

Agian baten batek galdetuko du zergatik, baina zeinen ezberdinak diren gaur egun musulmanen kontra ikusten ditudan oldarraldiak! Esaterako, duela zenbait hilabete Gasteizko Zaramaga auzoko meskitaren kontra eginiko protestak edo berriki Gasteizko alde zaharrean ikusitako kartela “Musulmanas conejas, No os queremos en Vitoria, kampora!” (hitzez hitz).

Iruditzen zait ebidentzia ez dela azaldu behar, baina badaezpada: 80. hamarkadan egin zen guztia goraipatu gabe ere, borroka antiklerikala hegemonia katolikoaren kontrakoa zen eta da, eta egungo jazarpen anti musulmana arrazista eta faxista da 2014. urteko Gasteiz honetan. Estatu itxurazko laiko honek ez dio Islamari fiskalitatean onurarik aplikatzen, eskolak eta unibertsitateak sortu eta kudeatzeko abantailarik ematen, edota hegemonia moral-etiko-erlijiosoaren ardura egozten, nazional katolizismoari baizik.

Amen-(udo llueve).

Mailak:herrigintza Etiketak: , , ,
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: