Hasiera > literatur apunteak > Turtunbera

Turtunbera

Turtunberako iturrira jaisteko

ordu erdi behar izaten zen

zaldiz, mandoz zein astoz,

gero bi tina bete,

eta ordu erdiko bidea gora

ostera ere.

 

Gure amamak,

eta bere aurreko 80 amamek,

inoiz ez zuen Turtunberako iturria

agorturik ezagutu,

etengabe euri ura lurretik iragazi,

eta garbi, garden, limurtzaile, bizi emaile,

Turtunberako ura jarioan.

 

Maritxuri, mando gainean herritik ateratzean,

Bartolok galdetuko zion:

“Nora zoaz eder galant hori?”

Eta Maritxuk erantzungo zion:

“Iturrira Bartolo, nahi baduzu etorri…”

Eta nahi beste ardo txuri

edango zuten biek.

 

Eta horrela 80 amama

beren 80 aittitekin,

(eta bertsoz aditzera eman ez zuten

80 Bartolo maritxuena

eta Maritxu bartoloena)

eta Turtunbera beti emankor:

etengabe euri ura lurretik iragazi

eta garbi, garden, limurtzaile, bizi emaile.

 

Eta egun batean,

agian beste herri askotan baino beranduago bai,

baina azkenean,

zer eta Maritxuk esango zuen:

“hara iturria etxean!”

(kilometrotako tutuak,

pilulak,

kloroa..)

eta etxean ireki eta itxi

egiten den iturria!

 

Eta egun horretan Maritxu ez zen

etxetik mando gainean iturrirako irten,

gaitzerdi, Bartolo ere ez baitzegoen

herri kanpoan bere zain.

Eta lurrezko tinak puxkatu ziren,

mandoa hil zen,

eta Turtunberan ez da geroztik

maiteminduen

irri eta zirririk

gehiago izan.

 

Bakarrik gelditu dira

zapaburuak,

armiarmak,

herdoila

eta inork edango ez duen

Turtunberako

etengabeko

ura.

 

Zergatik utzi duten

ulertzen ez duen

maitemindua lez.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: