Hasiera > herrigintza > Bukaneros 1-Correa 0

Bukaneros 1-Correa 0

GAUR8rako zutabea.

Badakit emaitza iruzurtia dela, partida ez dela soilik genero borrokara jokatzen, baina gaurkoan zelai eremu horretan jaurtitako mezuak izan dira golak.

Lehenik, Rafael Correa Ekuadorreko presidentearen mesedetan esan behar dut zinez gomendagarriak direla Ana Pastor eta Ana Ibañez espainiar kazetari eurozentristei (utz dezagun horretan) emandako elkarrizketak. Hor ageri da Correa distiratsu eta printzipio onen jabe.

Hargatik mindu nintzen lehengoan Correa entzutean: gayak ezkontzeko eta emakumeek abortatzeko eskubideen kontra, emakumeak emakume eta gizonak gizon gustatzen zaizkiola… Uler nezake Ekuadorreko herritarren gehiengoari kontra ez egiteko hautu taktiko bat (ados ez egon arren), baina ez, gehiengo horren iritzia aldarazteko asmorik ez erakustea. Izan ere, gehiengoarena izanda ere, iritzi hori faxista da.

Gehiengo hegemoniko eta «domokratiko»–enak dira arrazakeria, matxismoa, kontsumismoa edo gizakien esplotazioa bezalako ideiak. Baina ezkerrari, ezkerra bada, horien kontrako borroka ideologikoa dagokio, pausoz pauso herritarrak kontzientziatuz.

Futbolero forofoak ez ditut oro har gehiegi maite. Baina behin lagun batek esan zidan Italiako ezkertiarrek –futbola herriaren opioa delakoan– berau gutxietsi eta estadioetara joateari utzi ziotela. Eskuina hasi zen orduan futbola baliatzen proletario asko beren ideietara erakartzeko. Horregatik, estimuan ditut futbolera edo beste kirol batzuetara borroka ideologikoa egitera doazen ezkertiarrak: antifaxistak, internazionalistak edo Rayo Vallecano taldeko bukaneros zaleen kasuan, abortoaren aldeko pankarta batekin.

Beraz, ezkerraren borroka esparru honetan behintzat: Bucaneros 1-Correa 0.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: