Hasiera > gora herriak! > Ukraina gure sofatik

Ukraina gure sofatik

Stepan Bandera nazi ukrainarraren argazkiaz

*info7 irratian emandakoa.

Ez naiz nazioarteko analista. Tokian tokiko errealitateak ebakitzeko nire bisturia nahiko kamutsa da.

Errusia Crimea-n bere ejerzitoa sartzen ari den honetan, ez nuke testu hau Putin edo Yanukovitx-en aldekotzat iruditzerik nahi, baina ezin dut eraman Europar Batasuna eta USAren mendeko herrietan jasan behar izaten dugun hedabideen hipokresia eta zinismoa.

Hedabide hauen lanaren ondorioz, Ukrainako gatazkaren hastapenetan audientziak uste izan zuen matxinoak Yanukovitx lehendakariaren eta, oro har, politikarien ustelkeriaz nazkaturik, kalera ateratako europarzale, baketsuak zirela, eta gehiengoa zirela. Ondorioz, Burgosko Gamonal balitz bezala, gure garun sofazale iraultzaileak matxinoen alde posizionatu ziren.

Hedabide horiek ez ziguten kontatu matxino baketsuen artean goitik behera armatutakoak ere bazeudela, ultraeskuindarrak izan zirela gainerakoei nagusitu zitzaizkienak, eta horregatik eraikin publikoak okupatutakoan, lider nazien erretratu erraldoiak zintzilikatu zituztela, ez ziguten kontatu matxinoek alderdi komunistaren bulegoak txikitu zituztela eta pertsona gay, poloniar, judutar eta abar erasotu zituztela eta erasotzen dituztela.
Yanukovitx-ek Kiev-etik hanka egin zuen, eta bazirudien, hedabide hauen kamaretan, gatazka bideratua zegoela, baina ez da horrela izan, eta ez bakarrik Putinen esku hartzeagatik, Ukrainarren artean dauden ezberdintasunengatik baizik.
Putin eta Errusia salatzen dira salbuespenik gabe, baina hedabide hauetan “NATO gatazka bideratzen/konpontzen saiatzen ari da” bezalako gauzak entzungai dauzkagu. NATO gatazkak era baketsuan konpontzeko erakunde bat balitz bezala. Europar Batasuna eta USAren paperak ere “ikusle huts” balira bezala aurkezten zaizkigu, gatazkaren sorreran eta hauspotzean zerikusirik izan ez balute bezala.
Eta behin gatazka gordin bat mahai gainean jartzea lortu dutenean, eta gaiztoak eta onak nortzuk diren gure garunetan ondo finkatu dutenean, -Iraq, Afgansitan, Libia edo Sirian bezala-, denak eztanda egin dezala da onena, eta gero ibaiko urak nahasita datozenean, zakuraketa debalde egin. Herriak guztizko anabasean, pobrezian eta itxaropenik gabe utzita.
Eta berriz diot: horrek ez du esan nahi Putin, Yakunovitx, Al Assad, Gaddaffi, Sadam Hussein edo talibanen alde nagoenik, baina espaniar zein frantses estatuek, EB-k eta NATOk menderatzen duten euskalduna naizen heinean, gure zerga eta “demokrazien” izenean egiten dutena salatu behar dut lehenbizi, ukrainar, errusiar, siriar eta edonongo herritar demokraziazaleei aurrena beren etxeko hautsa garbitzea dagokien bezala.

Albisteen kontsumitzaile hutsak bagara ere, gu ez gara errugabeak.

  1. I. Larrea
    6:16 pm martxoa 6, 2014

    Ados nago ondorioztatzen duzunarekin baina ñabardura pare bat egin nahiko nuke.
    -Venezuela: aipatu duzun mendebaleko inperialismoaren esku sartzea pairatu duten herrien zerrendari Venezuela gehitu behar digou, bertan gertatzen ari dena eta nola gertatzen ari den modua inperialismo horren erasoa kontutan hartu behar da. Leku guzti horietan barruko kontraesanak, lehiak, bidegabekeriak eta abar (ordaindutako frankotiratzaileen erabilera barne) hauspotuz eta xaxatuz deserosoa diren gobernuak erditik kentzea bilatu eta bilatzen ari dira mundu osoan zehar.
    Eta Venezuela aipatu dut nire ustez nahiko jarrera hipokrita ikusten dudalako kasu horretan inperialismoaren esku sartzea salatzen duten ezkerreko hainbat sektore artean. Kasu honetan Venezuelako barruko gabeziak eta kontraesanak oso bigarren maila batean utzita inperialismoa salatzeari ekin diote inolako konplexurik gabe. Argi gera dadila ados nagoela Venezuelako kasuan, beste herri horien kasuetan bezala, mendebaleko inperialismoa ozenki eta lehentasunez salatu behar dela. Badakigulako inperialismoaren babesik gabe “matxinada” edo “udaberri” horiek edo ez zirela gertatuko edo gobernua garaitzeko ez zutela inolako aukerarik izango.
    Kasu honetan badirudi Venezuelako gobernua “gutarra” izateak konplexu guztiak kentzen dituela eta inperialismoa salatzean ez diogula beldurrik gobernu bolibartarrarekin identifikatua izateari.
    Ukrania, Siria, Libia, Afganistan, Iraken… kasuetan ezkerreko sektore horiek, eta erasotua izaten ari den une berean, herri bakoitzeko barruko bidegabekeriei, kontraesanei eta imagina daitekeen edozein pitokeriari buruzko hausnarketa “mamitsuak” jorratzen dituzte mendebaleko inperialismoa ozenki ez salatzeko, erasotutako gobernua eta EB-EEBBen inperialismoa maila berean jarriz. Hau da, jarrera horren arabera mendebaleko inperialismoak mundu osoan gauzatzen dituen inbasioak, sarraskiak, eskusartzeak eta abar salatzeko erasotutako gobernuek gure sokakoa izan behar dute, bestela: “EZ Gadafi, Assad, Yanukovich, talibanak, Hussein…. EZ NATO”. Oso jarrera praktikoa mendebaleko inperialismorako, kontzientzia antinperialista hartzea eta mobilizazioa oztopatzen duelako.
    Duela bi urte Red Roja erakundeak gai honi buruzko idazki bat plazaratu zuen: “Desinoculándonos la parálisis antiimperialista “ hain zuzen ere, eta besteak beste hau esaten zuten:
    “Así que, ciertamente, nuestro antiimperialismo siempre resultará arriesgado, porque no se basa en la calidad democrática del agredido, sino en la “calidad”, potencia y fines del agresor. Y aunque, como decimos, no nos gustan no pocas cosas que pasan en TODAS partes, sabemos que nuestra obligación primera (por estar en el campo de países centrales del imperialismo) ha sido y es obstaculizar, en la práctica y no en las palabras, que los imperialistas lleven adelante su plan A (reordenación “democrática”-tipo neocón- del mundo para mejor expoliarlo) o su plan B (incendiarlo todo con tal de prolongar hegemonías al precio que sea).”
    -Amaitzeko eta Ukrania-Krimea-Errusiaren kasuan nire ustez ez genuke konplexurik eduki beharko guztion begi-bistan egon den egoeraren sorrera salatzeko; EB-EEBBen inperialismoaren esku sartzea izan da oraingoko egoera sortu duena, Errusiari mehatxu estrategikoa sortuz haien burujabetza bermatzeko indar militarraren erabilera behartuz eta mundu mailako guda baterako bidean jarriz. Putinzaleak garela esango digutela? Noski, bestela zein argudioak geratzen zaizkie?
    Eta Red Rojaren agiriarekin amaituz:
    “Por eso, con Cuba, Venezuela y resto de países del campo bolivariano, muchos nos negamos a explicar los conflictos derivados de la pretensión de someter a China y a Rusia como contradicciones interimperialistas de mismo nivel. Ni mucho menos consideramos a esos países como factores responsables de la permanente y siempre creciente desestabilización de la situación internacional. De ahí que ni para estos asuntos seremos ninis. Ya ven que lo tienen fácil para criticarnos de “amigos de totalitarismos”.
    http://redroja.net/index.php/comunicados/758-desinoculandonos-la-paralisis-antiimperialista
    Ondo izan.

  2. 9:34 pm martxoa 6, 2014

    Aupa!
    eskerrik asko iruzkinagatik!
    Bai zurekin, bai red roja-koekin, guztiz ados!
    Venezuela “ahaztu” dut artikulu honetan, iraultza bolivartarra oraingoz nagusi delako, etengabe erasotua bada ere (eta azken aldian eraso hori areagotu bada ere).
    Ez dut zurikeriaz esan, ez naizela analista. Sekula ez naiz izan. Baina “herrietako diseoktomiak” egiteko askok darabilten bisturi eurozentrikoak nire onetik ateratzen nau. Red Roja-koek dioten bezala, azkenean emaitza da “arazoa” inoiz ez dela gurea, ez dagoela zer eginik, eta guk ez dugula zer ikusirik. Eta nabarmena da inperialismoa nola ari den aspalditik mundu islamiarrean jokatzen, ALBAko herrialdeen kontra, ekialdeko Europan, Afrikan… gero dena da “espontaneoa”.

    Ondo izan zeu ere, berriz ere eskerrik asko 😉

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: