Hasiera > gora herriak! > Europa astindu!

Europa astindu!

Lozorroan urte batzuk eman eta gero, Europan azken urteetan, -krisi ahalguztiduna herritarrak baztertzen eta pobretzen ari den heinean-, ezkerra altxatu eta apurka-apurka ari da mobilizatzen. Apurka-apurka badoa berriz ere klase-kontzientzia pizten, honezkero ez gara hain “kontsumitzaile”, eta hain “hiritar”, behekoak baizik: langabetuak, emakumeak, pobretuak…

Tamalez faxismoak ere “krisi” garaiak baliatzen ditu bere giharra sendotzeko. Gainera ezkerrak lo zorroan pasatutako urteak, faxismoa borroka ideologikoa egiten eta irabazten ibili da. Beraiek bietan jarrai ibili dira. Eta dabiltza.

  • Batetik, ideien borrokan lortu dute Europa arrazista bat sortzea, Europa bat bankuek eta transnazionaletako patroiek gobernatua, Europa inperialista bat. Eta lortu dute Europa horren zutabeak bermatzen dituzten indar politikoak izatea gehiengo absolutua legebiltzar eta abarretan.
  • Bestetik, kalea irabazten ere ibili dira: paramilitarrak, hooliganak, kontrol sozialerako talde antolatu bortitzak. Europako herrialde guztietan daude. Kasu batzuetan %20tik gorako ordezkaritza politikoarekin. Ukrainan gobernuan daude, Espainian esbastikekin joaten dira futbolera, edo Casa Pepe-ra, oldartsu Grezian, Italian, Frantzian, Holandan, Norbegian, Suitzan, Ingalaterran… Europa osoan. Tokian tokiko abertzalekeriak bultzatu eta etorkin, gay/lesbiana, ezkertiarrei… eraso zuzena egiten diete.

Europar Batasunak babestu duela estatu kolpe faxista bat Ukrainan? Eta zer? Zer da hain arraro? Zer da ezberdin? Zer egin zuten Francorekin gerra zibilean? Eta zer gerra ostean? Noiz eta zergatik hasi ziren Mussolini eta Hitler “etsai” izaten?

Astindu dezagun Europa behean eta ezkerrean kokatzen garen emakume, gazte, langile, gay-lesbiana, kultur eragile, etorkinok… mapa ofizialetan agertzen ez garen herriok.

  1. I. Larrea
    6:25 pm maiatza 9, 2014

    CONCENTRACIÓN DE DENUNCIA DEL AVANCE NAZIFASCISTA EN UCRANIA. El próximo lunes día 12 de Mayo a las 19:30 h. en el Arriaga (Bilbo)
    http://ahaztuak1936-1977.blogspot.com.es/2014/05/concentracion-de-denuncia-del-avance.html

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: