Hasiera > gora herriak!, politika > Europar Batasun desberdin bat

Europar Batasun desberdin bat

GAUR8-rako idatzia.

Europako Parlamenturako hauteskundeak datozela eta, hasi da kanpaina gurean ere. Indar politiko nagusiek Europar Batasunean eta bertako legebiltzarrean sinesteko gonbita luzatzen digute, eta hainbat koloretako hauteskunde-gazta eskaintzen digute.

Europar Batasunarekin kritikoen EH Bildu ageri da: «Europar Batasun desberdin bat. Beraz, ez dugu Europar Batasunaren eredua eraberritzea planteatzen, baizik eta prozesu eratzaile bat martxan jartzea». (EH Bai koalizioa, bere aldetik, ez da aurkeztu eta EH Bildurentzat eskatu du botoa).

EH Bildu koalizioa ideologia ezberdineko alderdiek –besteak beste Europar Batasunarekiko ikuspegian– osatzen duten neurrian, ulergarria da, denak ahalik eta gusturen egon daitezen, erdibideko proposamen bateratua egiteko ahalegina, azkenean, “EB desberdin bat” leloan laburbiltzen dena.

Gainera, egia da realpolitik-a ere hor dagoela, areago mapa ofizialetan ageri ez den herri bat mapa ofizialetan ageriko den estatu bihurtzea nahi duzunean. Alegia, proiektu independentista baten alde herritar ahalik eta gehien erakarri nahi/behar dituzunean, eta nazioarteko komunitatearen aurrean realinteresting txaketarekin agertu beharra duzuenean.

Alabaina, ezker abertzalearen jarrera historikoa herrien eta herritarren Europa baten aldekoa izan da. Eta galdera logikoa da: posible al da Europar Batasun hain desberdin bat lortzea? (Posible al da armadak bakezaleak izatea, edo Eliza katolikoa ez dogmatikoa, edo kapitalismoa sozialista?) Nik uste inork gutxik sinesten duela horrelakorik benetan. Aitor nezake “errealismo” aproposko pixka bat “euskal” trantsizioan. Baina esan egia: egia ala gezurra, olibak barruan hezurra?

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: