Hasiera > gora herriak!, kultura > Soldadu kamuflatuak elkarbanatu!

Soldadu kamuflatuak elkarbanatu!


info7 irratirako egina.

Aurrekoan dokumentazio lan lat egiten ari nintzen 1989ko Maiatzaren 1ari buruz hemerotekan, eta egunkarietan zeharka begiratuz bestelako berri batzuekin ere topatu nintzen: Sergio Leone zinemagilea hila zela bezperan, Herri Torrontegi-k Jerezen irabazi eta ikurriña atera zuela pistara, eta orduko Jaurlaritzako kultur sailburuak, Joseba Arregik, eta hizkuntz arduradunak, Mari Karmen Garmendiak, Israelera bidaia egin zutela hebreeraren irakaskuntza eta hedatze-lanetatik ikasteko. Joseba Arregik laburpen gisa esan zuen aldeetako bat dela, han esaten dutena egin egiten dutela.

Joseba Arregi, Havtajá, Euskadi Israel Kultur Elkarteko ohorezko lehendakaria da gaur egun, besteak beste, eta pasa den astean elkarte horretako kide batek (facebook-ek lagun egin gintuenak eta argazkia bidali arte elkarte horretako kidea zenik ez nekienak) gonbidatu ninduen argazki batean israeldar soldadu kamuflatuak aurkitzera (argazkia Israelgo Armadaren eskaintza da, eta… aitor dut pixka-pixka bat ibili naizela argazkian soldadutxoak aurkitu nahian, baina txarra izan naiz beti “7 akatsak” bilatzen, eta bestalde Israelgo armadak ez dit eman tenperaturaren arabera ikusteko super-betaurrekorik, edo gizaki bati erantsitako txip bati misila jaurtitzeko teknologiarik, edo kosher hanburgesak detektatzeko txakur iaiorik).

Gaitzerdi, nik behintzat argazkiari esker topatu ditut Israelgo kausaren aldeko soldadu kamuflatu hauek. “Juderia” kalean dute egoitza eta beren facebook-ean ikusi dut, adibidez, nahi dutela kultur zentro bat ireki Gasteizen judutar kultur historikoaren berri emateko. Espero dut hain beharrezkoa den lan hori (gure iragan judutarra, gure iragan moriskoa eta beste hainbat iragan zapaldu bezala berreskuratzea, alegia) ez uztea holako elkarte baten esku, ez behintzat, Israel eta sionismoaren parte eta defendatzaile diren bitartean.

Beren facebook-en ikusi dut gauza asko, adibidez, beste bat erabat ados nagoena: Ukrainako neonazien salaketa (Ukrainan bizi diren judutarrei ere eraso dietelako (komunista, gay/lesbiana, ijito eta beste hainbati bezala), -hango rabinoak dei egin zien bertako judutarrei Ukrainatik atera daitezen-.

Sionistak etengabe saiatzen dira “judutar” eta “sionista” parekatzen, antisionismoa eta antisemitismoa gauza bera direla sinestarazteko. Zorionez, etxe guztietan dago ardi beltzen bat, eta ezberdintasunari antzemateko ez dago esaldi hoberik Israël Shahak-ek -Varsovian jaio, holokaustotik bizirik irten eta Jerusalemgo unibertsitatean kimika irakaslea izan zenak- bota zuena baino: “Naziek beldurra sentiarazi zidaten judutarra izateagatik, israeldarrek lotsa sentiarazten didate judutarra izateagatik”.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: