Archive
Blogaren 2012ko laburpena
Bueno wordpress-etik bidali didaten laburpena argitaratzen dut hemen, ingelesez dago, beraz laburpentxo bat euskaraz:
- 43 post idatzi ditut eta 3.800 ikustaldi izan dira 2012-n, horra lehen bi datu nagusiok.
- Irailaren 11n izan da ikustaldi gehien: ‘¿Por qué no? Zergatik bai?’ postarekin hain zuzen. Post hau izan da bisitatuen eta iruzkinduen.
- Lehen 5 post bisitatuenak:
- 1 ¿Por qué no? Zergatik bai? 4 comments Iraila 2012
- 2 Politizatu behar dira olinpiar jokoak? 0 comments Abuztua 2012
- 3 Agur eta ohore Blanki (maite zaitugu) 1 comment Urtarrila 2012
- 4 Hauteskundeen gaineko hausnarketa patatero internazionalista 1 comment Urria 2012
- 5 Zorionak guri! 2 comments Apirila 2012
Aupa koadrila!
Bueno ba azkenean egin egin dut.
Hau da Ruben Rolando Sánchez Bakaikoa Sanz Xurio-ren bloga, eta hemendik aurrera saiatuko naiz blogari fina izaten. Ideia handirik ez daukat aurrez, ez zer erabilera emango diodan neuk, ez eta mundutxo honen ingurumariak nolakoak diren, baina tira… goazen!
Aldez aurretik esateko gutxi, aurrena kategoriak zehazten saiatuko naiz, hau da nork bere burua kategorizatzea, eta nere kasuan, betidanik saltseroa izan naizenez, ez pensa langintza erreza dudanik: harrikadak, pentsamendu garatuagoak, bertsoak, politika, maitasuna, literatura… ez dakit ba!
bueno hurrena arte! etxeko txikiek etenarazi didate eta!
ciao!