Archive
Muro POPULAR de Vitoria
No hay como disfrazarse un día de facha, y cantar unos versos en español poniendose en la piel (de toro) de un facha, para purgar y puruficar el espíritu.
Plazer bat Gasteizko Harresia-ri harritxo bat gehiago jartzea! Urtarrilaren 25an petatuko dugu!
Gehiago irakurri…
Giroa goitik, puntuak behetik
*Argia-rako egina.
Oiongo herriko plaza eguerdian: Iparraldeko gazteak kantuan eta dantzan, koadrilak poteoan eta giro ederra. Etxahun Lekuek agurrean bota zuen bere lagun batzuekin haserre zegoela, saioa Oionen urrun zela-eta, “ez dakit zelan sentitzen diren zuek baino euskaldunago” kantatu zien oiondarrei. Bertako “Txandrio” bertso-eskolakoak eta Arabar Errioxako euskaltzaleak pozez gainezka zeuden Txapelketa Nagusiaren bisitaz.
Pena bakarra saioari distira handiagoa atera ez izana. Etxahun bakarrik sailkatu zen, baina egon zen ale ederrik jakina:
3 habanera Garoñaren gainera
*bertsook argia aldizkarirako egin nituen duela 3 hilabete-edo. Bihar, Irailaren 21ean, monstruoaren aurka gauden guztiok hitzordu bat daukagu.
40 urte luzetan
mehatxu bat nabarmena,
Gu eta gure ingurua
guztiz suntsi lezakeena,
Ez die axola izateak
kontra jendarte gehiena,
Noiz eman behar digute
Garoñakin su-etena?
Batzutan erretzen denez
suakin jolasten dena,
ez dadin pasa gurean
Fukushiman pasa zena,
‘istripua’ izan aurretik
segurua omen zen dena
‘istripua’ izan ondoren
alperrik da azalpena Gehiago irakurri…
Jesus Mari Soraluze, txingurri nekaezina
Ekainaren 24an, astelehenez, zendu zen Jesus Mari Soraluze. Atzo erraustu eta arratsaldean Adurtza auzoko San Inazio elizan azken egurra eman genion. Euskaldun zahar-berritua, militantea, mendizalea, tronpeta-jolea beti bizikletaz… horrela ezagutu dugu.
Atzo musika eta bertsoak izan ziren bere agurrean, Jon Maia eta biok jardun ginen. Hemen nire bertsoak dituzue eta batez ere (bigarrena bakarrik bota nuen atzo), Jon Maiak zuzendu zuen ‘Bidaia intimoak’ bideo lana ikustea gomendatzen dizuet, bere berri izan nahi baduzue. Berria egunkariak ere egin zion elkarrizketa (beherago irakurgai).
Agur eta ohore, artista.
[vimeo https://vimeo.com/12970816]Hitzetik hortzerako elkarrizketa….
Jon Artano kazetari prestuaren eskutik…. (mila esker lantaldeko gainontzekoei ere). Arabako Txapelketaz jardun ginen, bai eta “The Arlotes” Uraitz Soubies eta bion marrazki bizidunei buruz, Arabako bertsolaritzaren berezitasunei buruz, Gasteizko alde zaharreko eskolari buruz… Beherago klikatuta Dulantziko finalerdiaren bertso batzuk…
Bertso berriak Txus Martini jarriak
Atzo kandela gaua izen zen Zaballako espetxe aurrean Txus Martin eta gaixo dauden beste 13 presoen askatasuna beste behin aldarrikatzeko.
Julen Zulaika bertsolariak preso gaixoen inguruan kopla ederrak egin zituen biok kantatzeko, Alfonso Sastre-k bere espetxealdian alabari kantatzeko erabilitako doinuarekin. Nik, berriz, Txus Martini jarri nizkion bertsoak, bere anaia Joseba-k emandako hainbat bizipen kontatuz. (Eskerrik asko Koldo!).
Txus eta hamalauentzat egun bat gehiago espetxean, gaixotasuna egun bat gehiago areagotzen delako: #14akherrira orain! Gehiago irakurri…
#amaiur-en gainean bertsotan
Atzo Europa gizartetxean amaiurreko Gasteizko ekitaldi nagusia izan zen eta Andere Arriolabengoak eta biok ondorengo bertsoak kantatu genituen:
-Juana Bixenta Olabe audioa-Xabier Lete. Bertsoen barnean txandakatuz joan ginen (morez Andere, urdinez neu eta beltzez biok batera).
*Oso polita eta zorionak Jonmiri!
(argazki galeria)
bideoa ikusteko ‘segi irakurtzen’