Archive
Hauteskundeen gaineko hausnarketa patatero internazionalista
*info7 irratirako eginiko ekarpena.
Ez dakit zer pasako den Urriaren 21ean, baina inkestek esan baino lehen ere, nik bati baino gehiagori esan izan diot balitekeela Araban ehbildu-k irabaztea, eta irabazten ez badu bigarren egingo duela. Eta hau, jaun-andreok, izugarria da.
Españolistek Araba mehatxurako eta txantairako erabili izan dute aspalditxo: abertzaleei Euskal Herriko egitasmo independentista horretan Araba ez sartzeko esanez. Gehiago irakurri…
Agur eta ohore Blanki (maite zaitugu)
Ha muerto Blanki Antepara a los 88 años de edad en Urbina. No podía ser de otra forma.
En el encierro de ‘Los Angeles’ por Ekaitz Samaniego me encontré con Iosu Ormaetxea, su hijo, me dijo que Blanki estaba mal, en Txagorritxu y que le había convencido para que le llevara a casa: ‘Iosu ¿no ves que aquí no voy a mejorar?’. Ese mismo día Iosu iba a hablar con los médicos para que le dajaran llevársela a casa. No tengo dudas de que entre los dos consiguieron convencerlos. Gehiago irakurri…
Nire izenean ez, mesedez (info7rako kolaborazioa)
Entzun info7 irratiko audioa.
Igandean, Baskongadetako Legebiltzarreko ordezkaritza batek (SPRI erakundeko kideekin batera) Israelgo zenbait enpresa eta unibertsitate bisitatuko ditu, Israelgo enpresa hauek aurtengo irailaren 5etik 7ra Bilbora egindako bisitari erantzunez.
Izan ere, izugarriak dira Israelek Ikerkuntza eta Garapenean lortutakoak, munduan PIB edo Barne Produktu Gordinarekiko bataz-bestekorik altuena inbertitzen du israelek Ikerkuntza eta Garapenean. Badakizue I+D, eta batzuetan I+D+I, edo I+D+I+R eta areago I+D+I+R(ber2), latza benetan. Gehiago irakurri…
Barkatu Libia (GAUR8-rako kolaborazioa)
Guk, mendabaldeko herritar zibilizatuok, sofan jarrita ikusi dugu zure gatazka. Informazio ona daukagu: telebista, internet-a, adituak… Hainbat informazio talde ere, ‘alderatu’ ahal izateko… Eta zure kasuan, Libia, kalera ez ateratzea erabaki genuen. Hainbat hilabetez luzatu da zure gatazka, urteak ere izan zitezkeen… guri bost! Gure sofak edozeri eusteko gai dira. Milaka hil zaretela? Miloika ere hil zintezketen!
Batek esango du: eta zergatik atera behar genuen kalera edo guda hori geldiarazteko eskatu? Tira, elkartasuna, enpatia, humanismoa, etab. aipatu litezke, baina kasu honetan NATO-k esku hartze zuzena izan duenez gero, bada gu euskaldunok, gehienon gogoz kontra bada ere, espaniar eta frantses estatuen bidez, guda horretako parte hartzaile bilakatu gaituzte. Egia da NATOko gerlari bipilek ez dutela arriskurik hartu, hil, ordea, gogotik hil dute: zibil arruntak, zibil gadafistak, Gadaffiren kontrakoak eta azkenean Muamar Gaddafi bera eta Mutassim bere semea. (bidenabar internet-en ikusgai dagoen bideoetako batean latinoamerikako gaztelaniaz mintzatzen direnak entzun daitezke…). Gehiago irakurri…
Kukutzaren utopiaren lagunak
Info7 irratian egin nuen kolaborazioa, hemen entzungai.
Kukutza desalojatzeko arriskuan egonik (espero dut hitz hauek entzuten ari zaretenean, kukutza-k zutik eta kementsu segiko duela) Londongo Euskal Herriaren Lagunek elkartasun bideolan bat bidali dute sarean ikusgai dagoena. Harritu nau ze azkar egin eta bidali duten, bai eta Londonen zenbat lagunek esku hartu duten bideoan.
Behin GAUR8 astekarian idatzi nuen Euskal Herriaren Lagunak herri honen utopikoen lagunak direla, izan ere, zorionez gure herrian utopia asko gauzatzen dira egunero.
Kukutza horietako bat da.
Gasteiztarra naiz eta Gasteizen badugu gaztetxe txiki polit eder eta ekimentsu bat, harro sentiarazten gaituena, bai eta beste esperientzia okupatzaile batzuk ere, etxebizitzak, frontoia, lokalak… Hala ere, Kukutzara estreinekoz sartu nintzenean guztiz liluratu ninduen: erraldoi bezain eder da Kukutza. Lehen solairutik laugarrenera, kontzertu gunetik jantokira, etxebizitzetatik rokodromora, antzerki eta zirko tailerretara…
Gaztetxeek gure herria aberasten dute eta gure herriaren berri ematen dute etxean eta kanpoan, herri honek dituen lagun asko gaztetxeen lagunak direlako ditugu lagun. Beste askok maite gaituzte gure hizkuntza eta kulturaren alde ikastolak eta gau eskolak sortu genituelako edo korrika egiten dugulako. Maite dute euskal parranda ‘sanoa’ txosna-gune batean. Maite dute euskal presoekiko ostiralero (eta beste askotan) erakusten dugun elkartasuna. Maite dute gure herriak erakusten dituen dinamismoa, elkartasuna, utopiak borrokatzeko grina…
Maite dute herri honek justua dena borrokatu eta defenditzeko dituen konpromisoa eta adorea, eta halaxe da kukutza. Harrotu gaitezen kukutzaz, harrotu gaitezen gutaz kukutza defendatuz, lagunik ez zaigu faltako!
Kukutza Ikutu bez! Save Kukutza!
Strauss-Khan: pitito gorridun txinpanze alfa
Egia esateko, bera bortxatzen saiatu izanagatik salatu duen Tristane Banon frantses kazetariak ‘chimpanzé en rut’ erabili zuen Strauss-Khan NDF (Nazioarteko Diru Funtsa)-ko nagusi ohia deskribatzeko. Lizentzia poetikoa.
Egunotan hainbat lekutan irakurgai egon dira Strauss-Khan eta bere sexu-ibilerak -bai eta klase politiko frantses eta mendebaldarrarenak ere oro har-. Sexua eta boterea, boterearen erakarpena (sexuala barne), boteredunari men egitea… Strauss-Khan, Berlusconi, espaniar erregea, Clinton, Moshe Katsav (isrraeldar presidente ohia)…
Alfa arrak dena du bere menpeko eta bere pitito gorria aginte makil gisa erabiltzen du. Gehiago irakurri…
Bittor Kapanaga eta Iruñea Veleia
Bittor Kapanaga atzo, 2011ko Uztailaren 21ean, hil zen Otxandion 85 urte zituela. Bittorekin inoiz edo behin egon naiz eta Txipi lagunari esker, arratsalde batean berarekin luze solasteko aukera izan nuen. Bere lanetako bat ere ‘Euskera erro eta gara’ irakurtzeko aukera izan nuen. Euskara ederra darabil Bittorrek liburu horretan eta mamiari buruz, berriz, onerako eta txarrerako ‘Iruñea Veleia’ kasua dakarkit gogora. Gehiago irakurri…
Alde zaharreko “103” etxea desalojatua…
Gasteizkoak ez zaretenontzat kokapen txiki bat: etxe hau gure etxearen ondoan dago, eta duela urte batzuk Santa Maria Fundazioak (eliza katolikoa + Caja Vital + Udala) expropiatu zituen etxe horretako bizilagunak eta alboko etxeetakoak. Gehiago irakurri…