Archive
Queerron aberria

Irudia: http://circuloesceptico.com.ar
GAUR8 astekarirako zutabea.
Jainkoak Sodoma eta Gomorra sufre eta suz kiskali zituenetik, queer herriak ez du jazarpena, tortura, espetxea eta hilketa besterik ezagutu. Berdin da zein kultura edo zibilizazio, zein erlijio edo sineskeria, goiz ala beranduago, queer herriak pairatu behar izan du mundu mailako heteropatriarkatuaren tirania.
Nazioartean badira jakina auzo/herri batzuk queerrontzat (Castro-San Francisco, Sitges, Le Marais…), baina heteropatriarkatuaren mendeko ghetto batzuk besterik ez dira. Horregatik, LGTB herriak bere estatu propioa eraiki behar du; gaurko munduan hori da herri bat babesteko tresnarik behinena. Gehiago irakurri…
The walking belarrimotz
argia-rako egina.
Ez dakit noiz hasiko zen dena, batzuek diote mendeak daramatzagula horrela. Hozkariz inguratuta. Guk badugu babesgune on bat, eta han gaudenean lasai mintzatzen gara, barre egiten dugu, jolasten dugu… Baina badakigu ezin dugula zirrikiturik zaindu gabe utzi, hozkariak edozein unetan ager daitezkeela: txirrina joaz, atearen bestaldean gu noiz atera zain, edo telofonoa jotzen digute bat-batean, telebista ere ezin dugu piztu hozkariak agertu gabe. Etsigarria da.
Kalera goazanean, -ezinbestekoa denean soilik ateratzen gara-, hozkariz mozorrotzen gara, belarriak ileekin estaltzen ditugu eta biserak janzten, baina amatxok lortu zituen kamisetak janzten ditugu azpitik (“tz”, “tx”, “edo “k” bezalako hizkiz beterik daude, gulako bat agertzen bada, elkar idetifikatu ahal izateko). Hozkari bat inguratzen denean, bere zaratak imitatzen saiatzen gara, baina onena da ahalik eta gutxiena hitz egitea, ez nabarmentzeko.
Inoiz edo behin pentsatu dugu babesgune handiago batera joatea, “arnasgune” deitzen omen diete, eta han hozkari gutxi omen dago eta ia-ia lehen bezala bizi daiteke. Seguruak omen dira, eta belardi zabalak omen dituzte berde-berdeak, edo orlegiak. Nik beti galdetzen diot amari, zergatik ez goazen, ez dut ulertzen. Gehiago irakurri…
Madril 2073
GAUR8rako zutabea.
Dena hasi zen 2023an. Krisitik ateratzeko lehiakorrak izatea zen helburua. Ondo hondora jaitsi zen Espania, eta gobernu teknokrata bat herrialdea goitik-behera eraldatzen hasi zen.
Ingelesaren ezagutza ona bermatu zuten irakaskuntzan. Telebistan film eta telesail yankeeak ingelesez ematen hasi ziren. Lan munduan nagusi kanpotarrak, zein bertakoak, ingelesez moldatzen ziren gerenteak lehenesten hasi ziren, gerenteek berdin egin zuten beren zuzendaritza-kideekin, eta halaber hauek beren esku-makilekin.
Iraultza lurrinez hedatu zuten dena: goazen Espainia atzerapen historikotik ateratzera!
Emaitzak etorri ziren eta etorri ahala, azken espaniar lubaki abertzaleak indargabetzea lortu zuten. Intelektual eta literaturzale batzuek suminez hitz egiten zuten gaztelania eta espaniar kulturaren galerari buruz. Baina herritar gehienek ez zien kasu handirik egiten, hobeto bizi ziren eta kitto, hainbeste ez zion axola hizkuntzak-eta. Belaunaldi berriek ingelesez egiten zuten maiz. Zenbait zirkulutan gaztelaniaz egitea benetan irrigarria zen, holakoei “Here is the taliban!” esaten zieten.
2073an egunkari bakarra dugu gaztelaniaz, telebista bat (ordu gehienetan folklorea, kirola eta umore mutuko saioak ematen ditu), eta webguneren bat.
Gure arteko batzuk hizkuntzaren kalitate eskasaz arduratuta daude, beste batzuk herri txikietara joan dira gure hizkuntzaren bila, erabilera sustatzeko egunak antolatzen ditugu.
Eztabaida sutsuetan “gaztelania ez da galduko ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” oihukatzen dugu, eta chirigotaren bat kantatzen.
Inor ez dago gure hizkunzaren kontra, baina izan… 4 katu besterik ez gara.
Evaristo for president!
*GAUR8rako ekarpena.
(elkarrizketa entzungai hemen)
Inoiz ez da aurkeztuko hauteskundeetan (eskerrak!), baina izugarria izan da SER kateko “Carne Cruda” saioan eginiko elkarrizketak lortu duen oiartzuna. Gainera, elkarrizketa ez da batere ‘ona’ interneterako, ordebete pasa, audioan… pufffa! Badakizue orain dena da ‘mini’ formatoa: bideoak minutuaren azpitik, testuak 1.800 karaktere, audioak…
Bada audio horrek 5.000 inguru ‘atsegin dut’ lortu ditu 3 egunetan eta 600dik gora ‘bertxio’ tweeter-en.
Politikoki zuzenaren diktaduran, asper-asper eginda geundenean, altxatu da Aguraingo rotaflexa! Gauzei bere izenekin esaten, gordin, zorrotz, umoretsu, zakar, argi… non eta SER katean!?!
Errege/erreginak? Ongi etorri gillotinara! España? Españan torturatzen da, bestela zer? atxilotuak bat-batean aitortzen du eta marroia jan? Gaztelania mehatxupean? Hor dauzkazue barra-barra: living, room, facebook eta gaztelania galduko da katalana eta euskaragatik, bai zera! Independentzia? Bai! Galegoa izanda? Ni kolono bat izan naiz Euskal Herrian, baina gero joaten zara begiak irekitzen… Sexismoa? Makina batek esaten dizu ez esan ‘marikonada’ eta gero nor joaten da ontziak garbitzera? 15M? Txurreria! Indarkeria? Beraiek erabiltzen dute eta ba al da besterik? Gobernuak manifestazio bat ikusten duenean barrez lehertzen da. Hugo Chavez? Beraiei izorratzen zien eta niri atsegina egiten zitzaidan! ETA? Orain euskaldunek armadarik ez dutela, ‘a por ellos!’ dabiltza! Euskal Herria? Ebrotik behera Euskal Herriari beti putakeriak egin zaizkio, Euskarak bere erroak dauzka ez dakit zein ‘litiko’-n, esaten da ‘loak hartu’, abizenak dira beitiagoitia… nola izango da hori eta Cadizeko bat denak España? Polizia? Jasanezina egiten zait, instintiboa da, ikusi orduko pentsatzen dut ‘gaizki’! Gero eta beldur gutxiago eta nazka gehiago ematen dit.
Bai, bai, bai, murrizketak bai!
*info7 irratirako eginiko ekarpena.
[audio http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/03/20130319_27117.mp3]Jeltzaleak Jaurlaritzara heldu eta beren lehen aurrekontuak aurkeztu berri dituzten honetan, gero eta realpolitik gehiago eta gero eta printzipio eta utopia gutxiago entzuten ditugun herri honetan, dena ehunekotan neurtzen dugu eta bakoitzak edalontzia erdi hutsik edo erdi beteta, edo ardo ondua ala ozpindua, ikusten du bere kolore politikoaren arabera.
Esaterako Urkulluk proposatzen du Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntz Politikan %10,1 murriztea, Enplegua eta gizarte politiketan %25,9, Ingurumen eta Lurralde Politiketan %19,7, eta segurtasunean %10,9. Beren aurrekontuak gizarteari saltzeko, zera esan zuten: aurrekontuek hezkuntza eta gizarte babeserako inoiz eman dioten bataz-bestekorik altuena eman dietela.
Eta orain realpolitik-en txanda da, alegia, zer ahal den eta zer ezin den % hamarren batzuk aldatzera mugatuko da ekonomizista batzuen artean.
Lehen ere hala egiten zen, baina krisiarena aitzakia perfektua bilakatu da printzipioak eta utopiak alde batera uzteko.
Arlo bat hartzegatik: Hizkuntza, hezkuntza eta kultura-n, adibidez, eztabaida beharko luke izan ‘zer egin behar da benetan gure hizkuntza normalizatzeko, Euskal Herria euskalduntzeko alegia, Wert legeari nola aurre egin, nola ez onartu, bere ordez zer behar dugun eztabaidatu… Euskal Kulturak bere sorkuntzan, bere trasmisioan, bere hedapenean non ditu arrakalak eta nola konpondu beharko genituzkeen…
Ba ez. Hamarren batzuk hortik hona mugitu eta batzuk kaltetuago eta besteak ez hainbeste… denok ixo.
Baina tira, utopikoegitzat, petardoegitzat har ez nazaten, proposamen erreal bat egingo dut, -realpolitik- neuk ere, ze demontre:
Proposatzen dut segurtasun departamenduan %60 murriztea, proposatu duten %10 hori oso gutxi da. Gainera diruz ondo hornitua dagoen saila izanik, diru pila bat aurreztuko dugu beste sail batzuetan inbertitzeko, beittu nola:
Batetik, ertzain pila bat daude manifestazio liskartsuak erreprimitzeko: tira, kontuan izanda badirela urte batzuk manifestazioetan bortizkeria bakarrik beraiena dela, ertzain horiek guztiak lanik gabe daude, edo egin behar ez luketen lana ari dira egiten. Horrez gain ETA erakundea, kale borroka, erakunde, alderdi, elkarte etab. ilegalizatuak zelatatzeko, entzuteko, jarraitzeko eta atxilotzeko aritzen ziren ertzainen multzo handi bat ere lanik gabe dago. Horrez gain, -kakotxak irekitzen ditut- ‘eskenatoki berrian’- kakotxak ixten ditut- neurri handi batean, gehiegizkoak dira isrraeldar zein mundu mailako beste mertzenario askorekin egiten dituzten formakuntza eta trebakuntza ikastaroak, peloterak eta peloteren ordezkoak zein punta-puntakoak diren beste hainbat ekipamendu ere.
Tira eman lezake nire proposamena saminetik, amorrutik ala ironiatik egina dagokeela… Zuri ere halakorik etorri bazaizu burura, pentsa ezazu noraino diguten ziria sartuta: haur eskoletan matrikulazioa jaisten denean, ez al da irakasle gutxiago aritzen? Mediku eta erizainak ez al dira biztanle kopuruaren arabera kalkulatzen? Gizarte-etxeetako yoga irakasleak, suhiltzaileak, zabor-biltzaileak… Nik egiten ditut ertzainak berezi? Edo zuk onartu duzu bere ustezko berezitasunaren status quo-a?
Nire real-politik-erako proposamenetan interesik lukeenentzako baditut murrizketa gehiago (eta lasai, ez dira bakarrik izango AHT eta bestelako aldarrikapen sektario eta utopikoak).
‘The Arlotes’ Uraitz eta bion txikitxo horiek
Tira hemen duzue Gasteizko hirinet-etik egin diguten bideo-elkarrizketa, ez da oso luzea, eta gure ustez oso ondo jasotzen dira ‘The Arlotes’-en ildo nagusiak. Ikusi nahi izanez gero… Uraitz eta biok segitzen dugu jotasu lanean, aste eta jai! Eta poliki baina etengabe bagoaz aurrera…. ZUEI ESKER!!!!MAITE ZAITUZTEGU!!!!
Lagundu nahi bagaituzu, hemen duzue finantziazio kolektiborako aukera:
euskadi-goteo crwodfunding
Ezin naiz bizi zu gabe smartphone
*info7 irratirako ekarpena.
Duela gutxi nire azken aurreko smartphone-a ito zen. Gure etxeko txikiak ezkutatu zidan sukaldeko apalategian eta nik oharkabean bultzatu nuen lanbasaren baldera, ur zikinetan sartuta pasa zuen ordubete eta alferrikakoak izan ziren bera biziarazteko egin genituen ahaleginak. R.I.P. Smarty. Ez zara berriz niretzat piztuko, snif, snif.
Baina smartphone-n monarkian ere, indarrean da ‘erregea hil da, gora erregea!’ leloa. Hartara, 3 aste pasa ziren errege berriaren buruan urrezko koroa ezarri nuen arte. Baina a ze 3 aste txar! Ezin naiz bizi zu gabe, maiestate. Errege berria txuri kolorekoa zen, ukipeneko pantaila 4 ”, Android sistema eragilea, 11 gr. 8 GB, 8 pixeleko argazki-kamara… Latza katxarroa! Gehiago irakurri…
Azken garaipena: Mayumana
*Demagun arlote izeneko gizaki bati, hil eta gero (gutxi gora-behera 2060an) bere egunkaria aurkitu diotela. Egunkari hartan agertzen da 2012ko azaro bukaeran, super-guatxi (Mayumana) taldeak jo zuela Iruñean, sionismoaren garaipenaren 62. urtean.
2055-XII-13
III. Sion-ek azken gerra handia irabazi zuenetik, mundua bakean bizi zen, hiritar gehienek lana zuten, bizi-itxaropena inoizko luzeena zen eta poliziak, mediku batek bisturia nola, hala ezartzen zuen ordena, (militarrak ere hor zeuden laban-zorrotzez, badaezpada ere). Gehiago irakurri…
Barka ezazu Che
EspaÑistán-etik Hollande-ra… ez
Oro har, europarroi euliari kakatik alde egitea beste kostatzen zaigu begietatik trapu zahar eurozentrista eraztea. Horrez gain, zu, europar jator hori, bihotzez espaniarra bazara, aukera asko dauzkazu trapu hori bekokian iltzatuta edukitzeko, Kristo guztiz ahalduna baizinan. Gehiago irakurri…