Archive

Archive for the ‘mafaldarenak’ Category

Euskal estatua

uztaila 7, 2014 3 iruzkin

*GAUR8 astekarirako egina.

Duela bi urte semetxoekin igerilekurako bidean nindoan, Florida parkeko kultur etxe parean dagoen Ignacio Aldecoaren estatua zela eta, azaldu nien ipuingilea zela eta hori bere estatua zela. Orduan, 3 urteko seme nagusiak esan zidan: «uste dut han egongo zela beti eta azkenean estatua bihurtu zela». Barre egin nuen gogotik.

Maiz aipatzen da estatua eta estatuaren beharra. Estatua dela pertsonen eskubideen bermatzaile eta emaile (baita ez bermatzaile eta ez emaile). Euskaldunok geure estatuaren jabe ez garen bitartean espainiar eta frantses estatuek hartuko dituztela erabakiak gure ordez, eskubideak eman ala kendu… Baina batzuetan irudipena dut batzuentzat edozer gauza izan daitekeela “on” edo “hobe”, “euskal” baldin badu aurretik. Euskal estatua kasu. Gehiago irakurri…

Hik arrazoi! (‘Mafaldarenak’ atalaren lehena)

Iraila 14, 2012 Utzi iruzkina

Gure seme nagusiaren azkena (4 urte Azaroan egingo ditu):

Gurasoek esan eta esan mahaian eseri behar duela afaltzeko, eta berari bururatu zaion azkena, galtzerdiak zikinak dituela eta garbitzera bota behar dituela.
Gurasoek eseri dadila enegarrenez.
Komunera korrika joan da eta galtzerdia saskira botatzeko makurtu ostean, altxatzean burua kokenketarekin jo du.
Negarrez etortzean amak esan dio: “Aiiii esan ez dizut ba, ez joateko afaldu aurretik!”.
Negarrez segitu du, baia handik puxka batera lasaitu denean:

“Ama, afaldu ondoren ere jo ahal nuen”

Barrez lehertu naiz.

(Ondoren barrez zehazki zeri ari nintzaion azaldu behar izan diot noski)