NATO-nto-EN herrian

martxoa 17, 2014 Utzi iruzkina

NATOren barruan gaude lagun euskaldun hori, izan iparraldeko, izan hegoaldeko. Hegoaldekoei NATOn egotearen gaineko boto emateko aukera eman zietenean, gehienek ezetz bozkatu bazuten ere.

NATO, gaur egun 28 estatu inperialistak osatzen dute: ospe txarreko USA edo Turkiatik, ospe guayeko Noruega edo Islandiaraino, eta Europa mendebaldeko estatu gehienak barne hartzen dituelarik. Latinoamerikako herrialderik ez (Kolonbiarekin negoziatzen ari badira ere), Afrikako herrialderik ez, Asiakorik ez, islamiarrik ez (Turkia salbu).

NATOren azalpen bakartzat eman da “gerra hotza” eta sasoi bateko Sobiet Batasuna eta estatu komunisten aurreko erantzun gisa sortu zela. Baina 20 urte pasatxo joan da bloke komunista “erori” zela, eta hor dirau NATOk jo eta su: Jugoslavia ohia (1999), Iraq (1991 eta 2003), Afganistan (2001) eta Libia (2011). Eta auskalo zenbat aitortu gabeko “ekintza”.

NATOren modus operandi aski ezaguna bada ere, -herrialde bat gaizto batek gobernatua, gure bizimodua arriskuan jartzen duena eta bla, bla-, nago nahiko ondo sartu digutela denoi barruan mousntro antimusulmana, antilatinoamerikarra, antierrusiarra… NATOk -gure hobe beharrez eta gure segurtasunagatik- mundua baketzeko egiten dituen “esku-hartzeak” ulergarri egiten dizkiguna. Gehiago irakurri…

Ukraina gure sofatik

martxoa 5, 2014 2 iruzkin

Stepan Bandera nazi ukrainarraren argazkiaz

*info7 irratian emandakoa.

Ez naiz nazioarteko analista. Tokian tokiko errealitateak ebakitzeko nire bisturia nahiko kamutsa da.

Errusia Crimea-n bere ejerzitoa sartzen ari den honetan, ez nuke testu hau Putin edo Yanukovitx-en aldekotzat iruditzerik nahi, baina ezin dut eraman Europar Batasuna eta USAren mendeko herrietan jasan behar izaten dugun hedabideen hipokresia eta zinismoa.

Hedabide hauen lanaren ondorioz, Ukrainako gatazkaren hastapenetan audientziak uste izan zuen matxinoak Yanukovitx lehendakariaren eta, oro har, politikarien ustelkeriaz nazkaturik, kalera ateratako europarzale, baketsuak zirela, eta gehiengoa zirela. Ondorioz, Burgosko Gamonal balitz bezala, gure garun sofazale iraultzaileak matxinoen alde posizionatu ziren.

Hedabide horiek ez ziguten kontatu matxino baketsuen artean goitik behera armatutakoak ere bazeudela, ultraeskuindarrak izan zirela gainerakoei nagusitu zitzaizkienak, eta horregatik eraikin publikoak okupatutakoan, lider nazien erretratu erraldoiak zintzilikatu zituztela, ez ziguten kontatu matxinoek alderdi komunistaren bulegoak txikitu zituztela eta pertsona gay, poloniar, judutar eta abar erasotu zituztela eta erasotzen dituztela.
Yanukovitx-ek Kiev-etik hanka egin zuen, eta bazirudien, hedabide hauen kamaretan, gatazka bideratua zegoela, baina ez da horrela izan, eta ez bakarrik Putinen esku hartzeagatik, Ukrainarren artean dauden ezberdintasunengatik baizik.
Putin eta Errusia salatzen dira salbuespenik gabe, baina hedabide hauetan “NATO gatazka bideratzen/konpontzen saiatzen ari da” bezalako gauzak entzungai dauzkagu. NATO gatazkak era baketsuan konpontzeko erakunde bat balitz bezala. Europar Batasuna eta USAren paperak ere “ikusle huts” balira bezala aurkezten zaizkigu, gatazkaren sorreran eta hauspotzean zerikusirik izan ez balute bezala.
Eta behin gatazka gordin bat mahai gainean jartzea lortu dutenean, eta gaiztoak eta onak nortzuk diren gure garunetan ondo finkatu dutenean, -Iraq, Afgansitan, Libia edo Sirian bezala-, denak eztanda egin dezala da onena, eta gero ibaiko urak nahasita datozenean, zakuraketa debalde egin. Herriak guztizko anabasean, pobrezian eta itxaropenik gabe utzita.
Eta berriz diot: horrek ez du esan nahi Putin, Yakunovitx, Al Assad, Gaddaffi, Sadam Hussein edo talibanen alde nagoenik, baina espaniar zein frantses estatuek, EB-k eta NATOk menderatzen duten euskalduna naizen heinean, gure zerga eta “demokrazien” izenean egiten dutena salatu behar dut lehenbizi, ukrainar, errusiar, siriar eta edonongo herritar demokraziazaleei aurrena beren etxeko hautsa garbitzea dagokien bezala.

Albisteen kontsumitzaile hutsak bagara ere, gu ez gara errugabeak.

Bukaneros 1-Correa 0

otsaila 10, 2014 Utzi iruzkina

GAUR8rako zutabea.

Badakit emaitza iruzurtia dela, partida ez dela soilik genero borrokara jokatzen, baina gaurkoan zelai eremu horretan jaurtitako mezuak izan dira golak.

Lehenik, Rafael Correa Ekuadorreko presidentearen mesedetan esan behar dut zinez gomendagarriak direla Ana Pastor eta Ana Ibañez espainiar kazetari eurozentristei (utz dezagun horretan) emandako elkarrizketak. Hor ageri da Correa distiratsu eta printzipio onen jabe. Gehiago irakurri…

Turtunbera

otsaila 6, 2014 Utzi iruzkina

Turtunberako iturrira jaisteko

ordu erdi behar izaten zen

zaldiz, mandoz zein astoz,

gero bi tina bete,

eta ordu erdiko bidea gora

ostera ere.

 

Gure amamak,

eta bere aurreko 80 amamek,

inoiz ez zuen Turtunberako iturria

agorturik ezagutu,

etengabe euri ura lurretik iragazi,

eta garbi, garden, limurtzaile, bizi emaile,

Turtunberako ura jarioan. Gehiago irakurri…

Salve Regina

otsaila 3, 2014 Utzi iruzkina

@info7-rako ekarpena, @zebrabidea-n, entzun audioa hemen

Gasteizen batez ere 80. hamarkadan zebiltzan tribu, leinu, giza-saldo, korronte eta mugrien artean, musikak eta joera politikoek ñabartzen zuten paisajean -anarkia, komunismoa, maoismoa, punka, euskal folka, heavya…-, bazen korronte indartsu bat: anti-katolizismoa.

Hala Bedi irratiak bere 30. urteurrena ospatzeko egin duen DBD eta liburuan joera honetako hainbat dokumentu ageri dira: nola egiten ziren manifa ateoak, nola ehunka lagun geratzen ziren elizako ormaren kontra txisa egiteko, nola atera zuten kartel bat, zeinean Andra Mari Zuria azpiko gonak altxatuta, masturbatzen agertzen zen, nola gaizkile batzuek Andra Mari Zuria bera sokaz lotu, lurrera bota eta puskatu zuten, nola izaten ziren punkiak eta blusen arteko liskarrak… Gehiago irakurri…

Mailak:herrigintza Etiketak: , , ,

Muro POPULAR de Vitoria

urtarrila 20, 2014 Utzi iruzkina

No hay como disfrazarse un día de facha, y cantar unos versos en español poniendose en la piel (de toro) de un facha, para purgar y puruficar el espíritu.

Plazer bat Gasteizko Harresia-ri harritxo bat gehiago jartzea! Urtarrilaren 25an petatuko dugu!
Gehiago irakurri…

Gizalegea

urtarrila 11, 2014 Utzi iruzkina

GAUR8 astekarirako zutabea.

Ezagunak agurtu, behar duenari busean eserlekua utzi, erretzean ondokoari eskaini. Edo pertsona bat hiltzen denean, bere gorpuaren aurrean jokabide errespetuzkoa erakustea.

Mandela hil zenean mundu osoko hainbat agintari, kazetari eta pertsona ospetsu batu ziren Hegoafrikan, azken agurra eman asmoz, urtetan Mandela terroristatzat hartu zuten asko ere bai. Agurrean, jakina, inork ez zuen berari buruz hitz txarrik esan, baina egon zen harroputz lotsagaberik. Gehiago irakurri…

bihar da gaur

urtarrila 8, 2014 Utzi iruzkina

Herria 2000 eliza aldizkarirako eginiko ekarpena.

Etsigarria da gaua mundu berri batekin amesten pasa eta gero, goizean kalera jaitsi, eta errepidea zeharkatzerakoan bizilagunaren audi handia pasatzen ikustea. Gaztetxo batzuek “buah! vaya carro tío!” esan dute, eta ondoren gazte beltz lerden batek eskainitako galtzerdi pareari ezetz esan diozu.

Inoiz edo behin pentsatu dut 1958-59an ETA sortu zuten 7 lagunek etxe azpian ikusten zuten panorama ere ez zela bereziki ilusionagarri: euskara ia desagerturik, hegoaldean mozorrorik gabeko diktadura, iparraldean asimilazio eta ukazio prozesua, eta erantzunik ia batere ez. Herri bat itxaropenik gabea. Gehiago irakurri…

Mailak:herrigintza, politika Etiketak:

2013: bloga datuetan

urtarrila 3, 2014 Utzi iruzkina

Laburpen osoa hemen!

Mailak:Uncategorized Etiketak: ,

Independence day

abendua 7, 2013 Utzi iruzkina

GAUR8-rako zutabea.

Bada uhinaldi bat gure inguruan erabakitzeko eskubidearen alde: Eskozia, Catalunya, Flandria, Irlanda, Euskal Herria (bai eta Sardinia, Galiza, Korsika…). Bide horretan etxe barruan eta nazioartean sarritan elkarrekin gutxi ibili direnak bat egitera “kondenaturik” ageri dira. Etxe barruan adibidez: ezker eta eskuin independentistak, independentistak eta burujabetza-zaleak, zalantzatiak eta konbentzituak; eta etxe kanpoan ustekabeko “lagunak” ageri/bilatu daitezke, ohiko lagunekin (estaturik gabeko beste nazioekin) batera.

Bi adibide.

Catalunyako CIU eta ERC Israelekin ari dira harremanetan elkar babestu asmoz. Israeli egun ederki datorkio BDS -boikot, desinbertsio eta zigor- kanpaina indargabetzeko (Catalunyan bertan ekimen ugari egin dira), eta gainera bihar Catalunya estatua sortuko balitz, emandako laguntza baliatzeko. Catalunyarentzat independentziara bidean nazioarteko potentzia baten babesa lortzea garaipen diplomatiko handia da. Gehiago irakurri…