Artxiboa

‘15M’rekin etiketatutako sarrerak

#spanishrevolution, Asturies, Leon eta Aragon

uztaila 14, 2012 2 iruzkin

Euskal Herrian borrokan eta ekimentsu ari diren taldeek eta pertsonek eszeptiko samar begiratu zioten/diote 15M mugimenduari, #spanishrevolution ere etiketatu zen horri.

Denbora pixka bat pasatu da mugimendu hau plazaratu zenetik, eta talaia horretatik, eta mugimendu horrek indar pixka bat galdu badu ere, aitortu behar zaio lozorroan zegoen espaniar herritar asko ernatu eta pizteko balio izan duela eta hasierako eklosioa borroka zehatzago batzuetara zuzendu dela (desalojoak gelditzea, krisiaren eragileen kontrako ekimenak…).

Jakina, revolution baterantz ibiltzeko, nire iritzian, estatuaren beraren gaineko irakurketa osatuagoa egitea falta zaie. Mugimenduaren beraren izaera ‘apolitiko’-ak trabatzen du irakurketa politikoak egitea, eta seguruenik ez dute aurkitu beste bide eraginkorragorik jendartearen despolitizaziori aurre egiteko…

Kontrako adibidea Asturies eta Leon-en topatu dugu. Han borroka ez zen hasi atsekabe orokor batetik, arazo zehatz batetik baizik: meatzarien etorkizunaren kinka larria. Meatzariak, ordea, ez zeuden despolitizatuta, aitzitik, borroka tradizio luze baten seme-alabak dira, eta beren etxeetan entzun dutena da borroka izan dutela beti bide bakarra beren familien etorkizuna bermatzeko. Eta borrokan ari dira, gorputz eta arima, borrokan ari dira emakumeak eta gizonak, zaharrak eta gazteak, senideak eta lagunak. Borrokan ari dira daukaten guztiarekin, diren guztia desagertzeko zorian dagoelako.

Meatzariek beren meatze-zuloetatik Madrileraino egin duten bidea 15M-k famatu zuen Sol enparantzan bukatu zen Poliziaren indarkeriak sakabanatuta. Marusiñak hurbildu ditzala batzuen eta besteen borrokak!

Gurera etorriz, estatu espainol eta frantseseko herritar eta herrientzat gure askapen borrokak konplize eta bide-lagun izan beharko lukeen bezala, Asturies, Aragon, Gaztela edo Leonen egiten ari diren borroka lagungarria zaigu.

Eta ezinbestekoa zaigu elkartasun zubiak eraikitzea.

Advertisements

Oraindik ez gara afrikarrak (GAUR8rako zutabea)

abendua 24, 2011 Iruzkin bat egin

Baina nozitu ditzakegu afrikarrek gizon zuriak heldu zirenetik pairatu behar izan dituzten gehiegikerietako batzuk, txikienak hala ere, izan ere, oraindik ez gara afrikarrak.

Afrikar gaixoei Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa sortu zirenetik (beren herrialdetatik kanporatu zituzten gizon zuri kolonizatzaile berberen eskutan zeudenak eta daudenak) esan diete: Gehiago irakurri…