Archive

Posts Tagged ‘ametsa’

berezia arrunt…

urria 15, 2012 Utzi iruzkina

edo labezomorroak belaontzian

 

ametsak hegaka doaz umearen gogoan,

belaontzi bat lez ur gainean,

nik adibidez pentsatzen nuen

oso berezia nintzela,

etxean ere esaten zidaten

guapo eta jatorra

azkarra eta maitagarria.

eta ziur nintzen helduko zela eguna

gauza handiak egingo nituena.

 

Hain nintzen ume berezia,

eraikin handidun hiri hartan,

ezen pentsatzen bainuen,

kalean zebiltzan pertsonak

neuk ikusteko zebiltzala kalean,

alegia, ze zentzu zeukan beren existentziak

neure existentziaren baitan ez bazen?

benetan bazuten bizitzarik

nere begi bistatik galtzen zirenean?

berdin eraikin hadietako argiekin ere:

ba al zen bizitzarik benetan barruan?

 

baina denbora doa ametsaren gainean

iletaraino murgildurik eta

orain ume hori nola ikusten da!

beste gorbatadun labezomorro bat enpresan,

beste langile kopetilun bat goizeko 5etan,

beste bufandadun  jarraitzaile bat etxera bidean

0 eta 1 galdu ostean,

nahastu ote nintzen ametesez?

bizitza hau zen besterik ez?

 

ametsak hegaka doaz umearen gogoan,

belaontzi bat lez ur gainean…

Mailak:literatur apunteak Etiketak: , ,

Atzo murgildu nintzen nire ametsen leihora

ekaina 30, 2012 Utzi iruzkina

atzo murgildu nintzen

nire ametsen leihora

ta ez ninduen esnatu

ez herriak ta ez haurrak.

 

ametsa ni nintzen hegaz

papertxo bat lez haizean

ta ez ninduen esnatu

ez herriak ta ez haurrak

 

goizean esnatu nintzen

nire ametsetik negarrez

goizean esnatu nintzen

ta eskuak neuzkan odolez

 

haizea ni gabe doa

papertxoa lurrean da

ta ez ninduen esnatu

ez herriak ta ez haurrak

 

nire ametsa, ni ametsetan

neuk hil nuen neure eskuez

neuk hil nuen neure eskuez

papertxoa idaztean