Archive
Hitzetik hortzerako elkarrizketa….
Jon Artano kazetari prestuaren eskutik…. (mila esker lantaldeko gainontzekoei ere). Arabako Txapelketaz jardun ginen, bai eta “The Arlotes” Uraitz Soubies eta bion marrazki bizidunei buruz, Arabako bertsolaritzaren berezitasunei buruz, Gasteizko alde zaharreko eskolari buruz… Beherago klikatuta Dulantziko finalerdiaren bertso batzuk…
Hauteskundeen gaineko hausnarketa patatero internazionalista
*info7 irratirako eginiko ekarpena.
Ez dakit zer pasako den Urriaren 21ean, baina inkestek esan baino lehen ere, nik bati baino gehiagori esan izan diot balitekeela Araban ehbildu-k irabaztea, eta irabazten ez badu bigarren egingo duela. Eta hau, jaun-andreok, izugarria da.
Españolistek Araba mehatxurako eta txantairako erabili izan dute aspalditxo: abertzaleei Euskal Herriko egitasmo independentista horretan Araba ez sartzeko esanez. Gehiago irakurri…
Zorionak guri!
Zu, irakurle, ez zaitut konbentzitu behar. Ez dizut euskara Arabako hizkuntza dela frogatu behar. Ez dizut azaldu behar baietz arabar idazle euskaldunak egon direla eta badaudela: Larrazaga, Betolaza, Gamiz, Apraiz, Montoia, Jaio… Ez dizut erakutsi behar Arabako toponimiaren mapa bat. Ez dizut azaldu behar Arabako bertsolari txapelduna Manex Agirre dela eta berriki jokatu den taldekako txapelketan Agurainaldeko taldea izan dela txapelduna eta Aiaraldekoak txapeldunorde. Izan ere, zu euskaraz irakurtzen ari zara. Gehiago irakurri…