Archive

Posts Tagged ‘arrazakeria’

Europa astindu!

apirila 8, 2014 Iruzkin 1

Lozorroan urte batzuk eman eta gero, Europan azken urteetan, -krisi ahalguztiduna herritarrak baztertzen eta pobretzen ari den heinean-, ezkerra altxatu eta apurka-apurka ari da mobilizatzen. Apurka-apurka badoa berriz ere klase-kontzientzia pizten, honezkero ez gara hain “kontsumitzaile”, eta hain “hiritar”, behekoak baizik: langabetuak, emakumeak, pobretuak…

Tamalez faxismoak ere “krisi” garaiak baliatzen ditu bere giharra sendotzeko. Gainera ezkerrak lo zorroan pasatutako urteak, faxismoa borroka ideologikoa egiten eta irabazten ibili da. Beraiek bietan jarrai ibili dira. Eta dabiltza. Gehiago irakurri…

Maroto style

azaroa 5, 2013 Utzi iruzkina

*info7-rako eginikoa.

[audio http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/11/20131104_32557.mp3]

Gure irrika eskatologikoek eraginda edo, herri arteko puzker txapelketak egiten ditugu batzuetan. Zein ote da puzkerrik kirastunena, zaratatsuena, luzeena? Adibidez, zein da, edo izan da, Euskal Herriko alkaterik guayena? Baionako Grenetarrak, Bilboko Azkuna, Donostiako Odon, Bidasoaldeko Kerejeta eta Santano, Iruñeako Barcina? Ez dago erreza!

Eta Gasteizkoa? Ba Gasteizkoa Javier Maroto da, PPrekin heldu zen Gasteizko alkatetzara, a priori ez zuen ematen jatorri ederra. Baina, bitxia, heldu eta berehala Gasteizko txosnek eta Gaztetxeak bertan jarraituko zutela esan zuen. Gutako asko asko harritu ginen adierazpenekin, eta gure kanpoko lagunekin herri arteko puzker txapelketari ekin genion: begira hango PSOEko alkateak nola alarde matxista bat babesten duen, begira hango PNVkoak nola botatzen duen gaztetxe bat lurrera, begira UPNkoa hiri bat suntsitzen… ez gaude hain gaziki PPrekin!

Baina zetaz jantzitako tximua tximu denez gero, azken aldian, Maroto style-ren beste bi ale ezagutu ditugu:

Aurrena udazkenfest “Arabako elkartasun gaua” ustezko arrazoi teknikoengatik galarazi izana. Baina ea ba: arrazoi tekniko hutsak arazo bakar baziren, zergatik aipatu zuen jaialdi horren balizko etekina nora bideratuko zen? Eta hilabete batzuk lehenago eskatutako baimenak zergatik 3 egunen faltan ukatu? Norbaitek irudikatu ahal du jazzaldia edo Azkena Rock Festibalarekin antzekorik?

Bigarren alea, udalak denda “tradizionalak” babeste aldera (hona Bidasoa aldeko “betiko”-en beste aldaera bat), txinatar dendak, mintza-tokiak eta kebab-ak zaintzapean edukiko dituela, arauak betearazteko-eta.

Beraz “betiko” dendek duten arazoa, etorkinek zabaldu dituzten negozio horiek dira?

Izan ere, maiz hitz egiten da krisi garaian ezkerraren gorantza joateko aukeren gainean, eta oso gutxi faxismoaren aurrera pausoez. Faxismoaren baldintzetako bat da giza talde bat hartu eta hura zapaltzea.

Uste dut denok bat gentozkeela “betiko” komertzioari eragiten dioten krisiaren jatorriak honako batzuk izan daitezkeela esatean: krisi ekonomiko globala eta ekonomiaren atzerapena, langabezia, superfizie handien ugalketa, lokalen prezioak, zerga handiak… Jakina horiek aldatzen hastea, baino errazagoa da etorkinen negozioen kontra egitea.

Hedabideetan Javier Maroto Gasteizko alkatea agertzen da horrelako gauzez hitz egiten normaltasun osoz, eta nik arrazista dela esango banu, erradikal, muturreko, liskar-zale izango nintzateke. Beraz, isilduko naiz.

Bihar etxe azpira jaitsi eta beltz-pakistandar-txinatar edo auskalo nongo baten negozioa itxiko d(ut)en isiltasun berberaz.

Eusko labeldun arrazakeria

otsaila 24, 2013 Iruzkin 1

*GAUR8-rako eginiko zutabea.

Ana Urkizak idatzitako artikulu polemiko haren harira lagun batek idatzi zuen eusko arrazakeria enkriptatuta dagoela eta batzuetan bat-batean argitzen dela.

Betor egurraren aurretik, nik nire lagun Drissi Euskal Herrira heldu zenean esan niona: ‘Zuk Driss euskaraz egiten baduzu, euskaldun gehienentzat euskalduna izango zara, laguna izango zara, baina erdaraz egiten baduzu, erdaldun gehienentzat moro bat izango zara’. Gehiago irakurri…