Archive

Posts Tagged ‘askapena’

Barka ezazu Che

azaroa 14, 2012 Utzi iruzkina

Ene amaren lotsagarri,

gaitzerdi izan bazen barregarri.

Gehiago irakurri…

Non dago Euskal Herria munduan?

azaroa 12, 2012 Utzi iruzkina

*info7-rako eginiko ekarpena, entzun hemen:

Dagoeneko publikoa den sortu alderdiko lehen ponentzian idatzita dago Euskal Herriko estatua Europar Batasunaren barruan kokatuko dela, eta hor beste herri batzuekin batera Europar Batasuna eraldatzen saiatuko dela herrien eta langileen Europar Batasuna lortzeko. Ondoren estatu independientea ginatekeen heinean, erabakiko genuke EBn egon nahi dugun edo ez.

Ez da hainbeste denbora pasa ‘Europa honi ez, estatuen eta kapitalaren Europari ez’ oihukatzen genuenetik. Suposatzen dut, España eta Frantziako kostituzio itunak gainetik kenduz gero, eta ondoren ‘inon ez gaude’ ‘bakarrik gaude’ saltzea zaila denez gero, taktikoki erabaki dutela lehen pausua Europar Batasunera sartu, eta gero atera ez atera erabakitzea. Gehiago irakurri…

25 muxu Altsasurako

urria 6, 2012 Utzi iruzkina

Muxu xamur bat Che Guevarari, herrioi neba-arrebak garela eta bat loturik deino besteok ezin garela askatu erakusteagatik.

Pottolo bat Pakito Arriarani, El Salvador eta Euskal Herria maite eta mundu berri baten alde bere bizia eman zuen arrasatearrari. Gehiago irakurri…

españññari egurra!

urria 6, 2011 Utzi iruzkina

(GAUR8rako idatzia militante internazionalisten sarekadaren lehen urteurrenean)

Argi eta garbi. Xinple bezain tinko.

Joan den asteazkenean urtebete pasa da 12 euskaldun internazionalistaren kontrako sarekada hasi zenetik. Gure herrian hain ohikoa den ekintza-katea berriz ere: espaniar polizi politikoak gu jomugan jarri, inperioaren hedabideetara ‘informazioa’ banatu, ondoren gure kontrako intoxikazio mediatiakoa eta kriminalizazio etengabea eta azkenik gau batean poliziak eta kazetari morroiak etxera etorri. Albistea gerra-garaipen gisan saldu eta batzuk kartzeletara hainbat denborarako. Gero epaiketa etorriko da eta zain… Urteak pasatu ohi dira horrelakoetan. Eta esan behar da, hala ere, gu ez gintuztela torturatu. Doakiela gure besarkadarik beroena trantze horretatik pasarazi dituztenei. Gehiago irakurri…