Archive
Muro POPULAR de Vitoria
No hay como disfrazarse un día de facha, y cantar unos versos en español poniendose en la piel (de toro) de un facha, para purgar y puruficar el espíritu.
Plazer bat Gasteizko Harresia-ri harritxo bat gehiago jartzea! Urtarrilaren 25an petatuko dugu!
Gehiago irakurri…
Euskararen Herriaren mugak
Argia.com-en argitaratua.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Oiongo kanporaketan, Etxahun Lekuek, bere lagunetako batzuek Oion urrunegi zegoela esan ziotela, eta beraiekin haserreturik, Oiondarrei kantatu zien “ez dakit zelan sentitzen diren zuek baino euskaldunago”. Kasualitatez, atzo irakurri nion Patxi Gaztelumendiri Hernanitik Bardoxera urruti zeritzon musika talde bati buruzkoa. Eta azkenik, gaur Jose Mari Esparzaren artikulu batekin gogoratu naiz Tafallan aekegun bat izan zela-eta, Bilboko aek-ko arduradun batek Tafalla “urruti egon arren” jende asko ibili zela nabarmendu zuen, Esparzak “urruti nondik maitea?” galdetuz erantzun zion. Gehiago irakurri…
Giroa goitik, puntuak behetik
*Argia-rako egina.
Oiongo herriko plaza eguerdian: Iparraldeko gazteak kantuan eta dantzan, koadrilak poteoan eta giro ederra. Etxahun Lekuek agurrean bota zuen bere lagun batzuekin haserre zegoela, saioa Oionen urrun zela-eta, “ez dakit zelan sentitzen diren zuek baino euskaldunago” kantatu zien oiondarrei. Bertako “Txandrio” bertso-eskolakoak eta Arabar Errioxako euskaltzaleak pozez gainezka zeuden Txapelketa Nagusiaren bisitaz.
Pena bakarra saioari distira handiagoa atera ez izana. Etxahun bakarrik sailkatu zen, baina egon zen ale ederrik jakina:
3 habanera Garoñaren gainera
*bertsook argia aldizkarirako egin nituen duela 3 hilabete-edo. Bihar, Irailaren 21ean, monstruoaren aurka gauden guztiok hitzordu bat daukagu.
40 urte luzetan
mehatxu bat nabarmena,
Gu eta gure ingurua
guztiz suntsi lezakeena,
Ez die axola izateak
kontra jendarte gehiena,
Noiz eman behar digute
Garoñakin su-etena?
Batzutan erretzen denez
suakin jolasten dena,
ez dadin pasa gurean
Fukushiman pasa zena,
‘istripua’ izan aurretik
segurua omen zen dena
‘istripua’ izan ondoren
alperrik da azalpena Gehiago irakurri…
Hitzetik hortzerako elkarrizketa….
Jon Artano kazetari prestuaren eskutik…. (mila esker lantaldeko gainontzekoei ere). Arabako Txapelketaz jardun ginen, bai eta “The Arlotes” Uraitz Soubies eta bion marrazki bizidunei buruz, Arabako bertsolaritzaren berezitasunei buruz, Gasteizko alde zaharreko eskolari buruz… Beherago klikatuta Dulantziko finalerdiaren bertso batzuk…
#amaiur-en gainean bertsotan
Atzo Europa gizartetxean amaiurreko Gasteizko ekitaldi nagusia izan zen eta Andere Arriolabengoak eta biok ondorengo bertsoak kantatu genituen:
-Juana Bixenta Olabe audioa-Xabier Lete. Bertsoen barnean txandakatuz joan ginen (morez Andere, urdinez neu eta beltzez biok batera).
*Oso polita eta zorionak Jonmiri!
(argazki galeria)
bideoa ikusteko ‘segi irakurtzen’