Archive
Heriotza I
ni,
imajinatu ere ezin dudan unibertso baten
galaxia bateko
planeta batean
bizi izan diren konta ezinezko
izakietako bat, besterik ez.
oraindik ere etortzen zait noizean behin,
izan nintzen ume haren berezi-sentipen hura,
izar-hauts-ale bat eta bakar sinestarazten ninduena. Gehiago irakurri…
adiorik ez! adio
bizitzaren adarkatze batean alde batera egitean, zerbait utzi dugu beste aldean, bi adarren beste aukera, aukeraz beste eginarazi dugu.
zerbait benetan maite duguna.
eta pausuz pausu gure ibilbide batuak bereizi eta urrunduz doaz, edo paralelo jarraitu (ikutuezin azken finean). eta akaso ez dugu berriro elkar ikusiko, berriro elkar besarkatuko, urtebetean, 20 urtean, sekulan.
zerbait galdu duguna.
orduan sinesteari lotzen gatzaizkio, sinetsi nahi dugu, beste bizitza batean, hurrengo bizitza horretan, ez aukeratuaren, aukeraz bestearen, aukera izango duguna, zeren bestela mundu hau mingarrietan mingarriena baita. eramanezina.
baina erabat konbentzituta egonda ere bi adarren beste aukera hori berriz etorriko dena, gure bizitza-zuhaitzaren beste adarrak ere bizi ahalko ditugula, ezin asma genitzakeen bizitzak izango direna… nola arindu orain zu joatean (ni joatean) sentitzen dudan kontaezinezko samina, malko eta irribarre batera eragiten didana.
‘zuzen’ aukeratu dugulakoan, (elkar) galtzea.
Bizi osoa eman dut (3 heriotz)
Gogoan daukat etxe zahar honetako
petrilean
eseri nintzen gau hura,
zigarroa piztu nuen,
(bera hil ez balitz puro txikia eskainiko zidan
eta elkarrekin erreko genuen),
bere txakurrak
(lehenago askatu nituen)
etorri zitzaizkidan,
mimo eske, maitasun bila,
bizpahiru egun jada bera ikusi gabe,
(heriotza usainduko zuten?), Gehiago irakurri…