Archive
Camaron eta nire aita
Duela bi aste argitaratu nuen poesia bat Camaronen ‘La leyenda del tiempo’-ren inguruko dokumental bat telebistan ikusi eta kanta haren usainaz… eta gogoratu nintzen orain dela 10 bat urte, bertxoko-n (Hala Bedi irratiko bertso irratsaioan) egiten nuen ‘zernahi’ ekarpenetako bat ere kanta hori atzetik entzuten zela egin nuela, eta nire aitaren heriotza ekarri zidala gogora Camaronen heriotzaren gogoratzeak. Hemen utziko dizuet testua eta Camaronen kanta, tira kantaren bertsio bat, aipatzen dudan dudan post-mortem-eko diskarena “Antologia inédita”. Eta abisotxo bat: zernahi atala ahots bitxi batek egiten zuen, hika femenino eta maskulinoa batera egiteko gai zena… Honatx: Gehiago irakurri…
Atzo murgildu nintzen nire ametsen leihora
atzo murgildu nintzen
nire ametsen leihora
ta ez ninduen esnatu
ez herriak ta ez haurrak.
ametsa ni nintzen hegaz
papertxo bat lez haizean
ta ez ninduen esnatu
ez herriak ta ez haurrak
goizean esnatu nintzen
nire ametsetik negarrez
goizean esnatu nintzen
ta eskuak neuzkan odolez
haizea ni gabe doa
papertxoa lurrean da
ta ez ninduen esnatu
ez herriak ta ez haurrak
nire ametsa, ni ametsetan
neuk hil nuen neure eskuez
neuk hil nuen neure eskuez
papertxoa idaztean