Archive

Posts Tagged ‘catalunya’

Independence day

abendua 7, 2013 Utzi iruzkina

GAUR8-rako zutabea.

Bada uhinaldi bat gure inguruan erabakitzeko eskubidearen alde: Eskozia, Catalunya, Flandria, Irlanda, Euskal Herria (bai eta Sardinia, Galiza, Korsika…). Bide horretan etxe barruan eta nazioartean sarritan elkarrekin gutxi ibili direnak bat egitera “kondenaturik” ageri dira. Etxe barruan adibidez: ezker eta eskuin independentistak, independentistak eta burujabetza-zaleak, zalantzatiak eta konbentzituak; eta etxe kanpoan ustekabeko “lagunak” ageri/bilatu daitezke, ohiko lagunekin (estaturik gabeko beste nazioekin) batera.

Bi adibide.

Catalunyako CIU eta ERC Israelekin ari dira harremanetan elkar babestu asmoz. Israeli egun ederki datorkio BDS -boikot, desinbertsio eta zigor- kanpaina indargabetzeko (Catalunyan bertan ekimen ugari egin dira), eta gainera bihar Catalunya estatua sortuko balitz, emandako laguntza baliatzeko. Catalunyarentzat independentziara bidean nazioarteko potentzia baten babesa lortzea garaipen diplomatiko handia da. Gehiago irakurri…

Katalanak euskaldunok baino lehen ;-)

martxoa 13, 2012 Utzi iruzkina

Info7-rako kolaborazioa (katalanak_audioa)

Aitortzen dut: ni ere, Catalunyari euskal-zilborkeriaz begiratu izan dion horietakoa naiz. Ez, ez dut katalan herriaren borroka inoiz gutxietsi, ez eta beraien askapen borrokarekiko gaizki hitz egin ere, baina egia da euskal mendietako talaiatik begira, ez dudala jakinmin asekaitzez jarraitu katalan herriaren koiuntura eta mugimendu politikoak. Mea culpa! Gehiago irakurri…