Archive

Posts Tagged ‘cinema paradiso’

Paradisu zineman enegarrenez negarrez

urria 11, 2013 Utzi iruzkina

Argiako blogari lanak hasteko, inoiz gehien gustatu eta markatu nauen filmari buruz jardungo naiz. Ez naiz zineman aditu, are gutxiago kritikari, baina uste dut film horrek nigan hain ongi zergatik funtzionatzen duen gako nagusiak transmititzeko gai banaizela. (Abisu bat: filma ez baduzu ikusi, utzi irakurtzeari oraintxe bertan eta joan ikustera! Gero nahi baduzu hau irakurri).

Oroimen bitxia nirea, ez dut gogoratzen noiz/non ikusi nuen aurrenekoz, baina zineman ez, eta interneten ere ez (artean ez zen ezagutzen), beraz agian Amamaren etxeko telebistan. Bai dut gogoan, amamaren etxean gero izan nuela VHS batean euskarara bikoiztutako bertsioa. 11 aldiz ikusi nuen eta euskaltegirako unitate didaktiko bat prestatu nuen. Gehiago irakurri…

Mailak:kultura Etiketak: ,

ni naiz

uztaila 12, 2012 Utzi iruzkina

ni naiz 4 kiloko haragi puxketa hura,

ni naiz kaxketa ‘behin-betikoak’ harrapatzen zituena,

ni naiz bere kaxa orduak jolasten ematen zuen ume hura,

indio eta bakeroetan, kotxeekin, klik-ekin,

ni naiz futbolaria izango zena,

ni naiz Daniren lagun hura,

ni naiz beti zorte txarrarekin maitemintzen zena,

ni naiz inork ikusten ez zuenean negar egiten zuena,

ni naiz euskara maite zuen hura

ikasi nahi zuena,

ni naiz norbait izan nahi zuena.

 

gaur ere ni naiz ume hura,

jakina, ez naiz futbolaria,

kaxketak harrapatzeari ez diot utzi,

semeekin jolasten dut, nor baino nor umeago,

Daniren laguna naiz,

nire gogoa izandako maiteminez beterik dago

eta bihotza ere bai,

euskaraz bizi naiz,

cinema paradiso enegarrenez ikusi  dut

eta negar egin dut bakarrik,

ni naiz Historiara pasako ez den norbait,

ni naiz bihar hilko naizen bat,

bat gehiago miloien artean,

unibertso izugarri honetan

barre eta negar egin duen partikula txiki bat,

beste akoren gisan,

inoiz edo behin,

jainko txiki bat izango zela

uste izan zuen ume hura.