Archive

Posts Tagged ‘ehbildu’

Europar Batasun desberdin bat

maiatza 12, 2014 Utzi iruzkina

GAUR8-rako idatzia.

Europako Parlamenturako hauteskundeak datozela eta, hasi da kanpaina gurean ere. Indar politiko nagusiek Europar Batasunean eta bertako legebiltzarrean sinesteko gonbita luzatzen digute, eta hainbat koloretako hauteskunde-gazta eskaintzen digute.

Europar Batasunarekin kritikoen EH Bildu ageri da: «Europar Batasun desberdin bat. Beraz, ez dugu Europar Batasunaren eredua eraberritzea planteatzen, baizik eta prozesu eratzaile bat martxan jartzea». (EH Bai koalizioa, bere aldetik, ez da aurkeztu eta EH Bildurentzat eskatu du botoa). Gehiago irakurri…

Hauteskunde-ajerako buru-jana

azaroa 3, 2012 Utzi iruzkina

*GAUR8 astekarirako eginiko ekarpena.

Asko hitz egin da emaitzez eta kanpainaz eta ez noa horretan sakontzera: nire ustez ehbildu heldu da finalera, eta aukeraren bat bazuen ere, nabarmen galdu du. Bestalde, atzo goizera arte ensobratze astunetan, kartel itsasketan, pankartak egiten-eta %120 ematen zuen kidegoa… ehbildu finalera iritsi denean pasiboago ez al da egon(arazia)?

Irakurri dut ehbilduk ez duela erakarri beste indar ezkertiar batzuen boto askorik (IU-EB-EQUO), ez eta klase politikoaz nazkaturik dagoen abstentzioaren zati batena ere. Nire ustez ere hala da. Eredua ez da argia izan, ez hauteskundeetan, ez aspalditxo.

PNVrena bai: ‘Modelo PNV’. Jendarte gehienak, baita hari botoa ematen ez dioten askok ere, onartzen dio PNVri, hari eskerrak langabezi gutxiago eta industria gehiago dagoela, Gugghemheim-a ekarri zutela, azpiegitura asko daudela, ‘herria aurrera’ daramatela…

Zein da ehbildu-ren eredua? Eredu hori argitze aldera, galdera hauek otu zaizkit:

  • Udalbiltza herri eraikuntzarako tresna izan dadin martxan jarriko da?
  • Langabeziari, lehen sektoreari, industriari… nola egingo zaio aurre herrietatik?
  • Euskara eta euskal kultura lehentasuntzat jarriko dira?
  • Elkartasunean, feminismoan, ekologismoan, elikadura-burujabetzan… nola jarriko dira instituzioak (ere) abangoardian?
  • Nahi da Euskal Herrian ehunka Marinaleda eraiki ala 3-4 Gordillo eta Cañamero onartu?
  • Askapen mugimendu anitz bat birsortuko da ala sortu huts-hutsean?

Pausoka eta oreka galdu gabe, baina ehbildu-k arazo nazional eta sozialei errotik heldu eta eraldaketa gaurtik martxan jarri behar du.

Arnaldo Otegik famatu egin zuen hausnarketa bat prozesu demokratikoa abian jartzeko: ‘aldaketarako aukeraren ateak irekita daude, baina ez dira betiko irekita egongo’, eta nik estrapolazio bat eginez: ehbildu-eredua eta bere benekotasuna gehiengo batek konpartitu eta bultza dezan aukeraren ateak irekita daude, baina ez dira betiko irekita egongo.