Archive

Posts Tagged ‘ekologismoa’

Suntsipen jasangarria

azaroa 28, 2011 Utzi iruzkina

Gaur GAUR8rako ‘garapen jasangarria: umore beltza‘ zutabea argiataratu dudalarik, oroitu naiz  info7-rako egin nuen beste honetaz, kapitalismoa urratsez urrats botatzeko prozesua.

Espetxean dagoen lagun bati entzun nion aurrenekoz nik, ‘suntsipen jasangarria’ kontzeptua: kapitalismoaren basakaeriak sortu duen eraikuntza ustela urratsez urrats botatzeko prozesua, alegia.
Izan ere, azken aldian krisia gure herrian aberastasuna gaizki banatuta dagoela ageriago uzten ari da, eta gainera krisiari konponbidea emateko formula guztiek ere denominadore komun bat daukate: herritar arruntari kendu eta aberatsa ez ikutu: diru laguntza sozialak jasotzen dituztenak lapurrak izateko susmagarriak dira eta neurriak ere hartu dituzte beraien kontra, baina entrepresen iruzur fiskalak hortxe dirau; herritarrak kredituak ordaintzeko larri dabiltza, baina laguntzak ez dira beraientzat, bankuentzat baizik; zerga zuzenak eta oinarrizko gaien prezioa gora eta boteretsuenen poltsa gero eta beteago. Gehiago irakurri…

Garapen jasangarria, umore beltza

azaroa 28, 2011 Iruzkin 1

*GAUR8rako kolaborazioa

Garapen jasangarria gure zibilizaziotik (mendebaldeko herrialde kapitalistetatik, alegia) sortutako kontzeptua da. Utopia bat? Tira utopiatzat hartzeko bere aldeko borroka bat egin beharko litzateke. Ez du hainbesterako ematen, ala?

Gobernuek, industriek, azokek, unibertsitateek, ezkerrak, eskuinak… denek hartzen dugu hizpide eta slogan.

Gure zibilizazioak garatutako garapena, ordea, inoiz ez da izan jasangarria, are gutxiago orain. Kapitalismoa bera bezain umore beltzekoa da guk pobretutako herrialdeak ‘garapen bidean’ dauden herriak izendatzea eta mixerian uzten ditugunak ‘gutxi garatutako’ herriak. Gehiago irakurri…