Archive
Lehena ala hirugarrena, baina ez seigarrena.
info7-rako egina. Entzun audioa hemen:
Espaniar estatuan dena da presa! Balirudike Juan Carlos I.a bere maiestatearen abdikazioa eta Felipe bere maiestatearen oinordeko eta Asturias eta Bianako printzearen arteko botere absolutuaren esleipena azkar egitea, hil ala bizikoa dela.
Batetik Juan Carlos I.a bere maiestatearen neurrira eginiko altzairuzko armadura legala bere soinera egokitzen ari dira, gainera aintzat hartuz, armadurak bere maiestatearen txilibitua azkar atera eta sartzeko mekanismoa ongi olioztatua eta balizko erorikoen leungarri ere izan behar duela, izan ere, segurutzat jotzen baita biak ala biak gertatuko direna: txilibituaren sartu-irtenak eta ezusteko erorikoak, alegia.
Bestetik errege berri Felipe VI.a bere aita errege zaharraren itzalpetik atera dadin, bere neurri guztietako erretratuak, han-hemen, azkar barreiatzeko bandoa iritsi da, bere aurpegiaren bakeaz bere buru-argitasuna ere hel dakigun mendeko garen guztioi.
Ez dago munduan halako dinastiarik opa diezaiokedan herririk. Gehiago irakurri…