Archive

Posts Tagged ‘eskola’

Ume arloteak

abuztua 16, 2013 Utzi iruzkina

Uxueko eskola 1963an.

*GAUR8-rako zutabea.

Ez zait gustatzen hezkuntzarako 3 hizkuntzeko eredua. Ustezko hizkuntza-oreka horretan euskara dakusat desorekatuen. Euskaldunok, are euskaltzaleok, galdu dugu hein handi batean euskararen egoerarekiko arrisku sentsazioa, hizkuntza-zapalkuntza sentsazioa, eta horrek  jendarte ia elebidun batean bizi gareneko ustera garamatza.

Logika horren pean, euskara eta gaztelania “bermaturik”, normala da proposatzea “goazen hirugarrenaren bila!”.

20 urteko gazte askok ez dutela euskaraz egiten? Tira! Ez dutela euskaraz irakurtzen? Tira! (ez dutela euskaraz film bat ikusterik, aldizkari espezializatuak irakurtzerik, egunkari, telebista, irrati eskaintza… Tira! Tira!).

Azken aldian, lagun euskaldun -are euskaltzale- batzuekin eskola alternatibo batzuen gainean eztabaidatu dut, euskara noraino bultzatzen den. Pedagogia alternatibo horietan -nik bi ezagutu ditut Gasteiz aldean- garrantzi handia ematen zaie ume bakoitzaren pultsio, erritmo eta apetei. Gauza on gehiago ere baditu: gela eta ekintzen antolaketa, materialak, inguruarekiko harremana… Umearen hazkuntza eta hezkuntzari begira, ama-hizkuntzari ere erreperatzen zaio, ume bakoitzari modu naturalean bere hikuntzan egiten baitzaio, eta hala garatzen dira eskolak: ama-hizkuntza gaztelania duen umeari gaztelaniaz, euskaldunari euskaraz. (Ama-hizkuntza arabiera edo errumaniera duten haurrekin oraindik ez dira hasi).

Espero dut “aditu” ospetsuren batek ez aurkitzea ama-hizkuntzan ez irakasteak traumak, desorekak edo garapen mugatua lekarkeela. Zenbat ume arlote bestela!

Enfin, hobe genuela munduko hiritar izatea.

Advertisements

Hitzetik hortzerako elkarrizketa….

martxoa 15, 2013 Utzi iruzkina

Jon Artano kazetari prestuaren eskutik…. (mila esker lantaldeko gainontzekoei ere). Arabako Txapelketaz jardun ginen, bai eta “The Arlotes” Uraitz Soubies eta bion marrazki bizidunei buruz, Arabako bertsolaritzaren berezitasunei buruz, Gasteizko alde zaharreko eskolari buruz… Beherago klikatuta Dulantziko finalerdiaren bertso batzuk…

Gehiago irakurri…

Handira paso, txikia hordago!

abendua 20, 2012 Utzi iruzkina

Pixka bat etsigarria da Gasteizen apaiz eta serora ikastetxeetara umeak bidaltzeko dagoen ohitura santua. Gu halako batera joan ginen, pentsa 1.500 ume/gaztetxo ginen!

Jakina, oroitzapen onak ditut! gaur egun gure lagun koadrilako gehienok eskola horretatik atera ginen, baina gauza bat da bizitako une ederrak, pasarte mitikoak, egindako lagunak, haurtzaroa bera, zenbait irakasle jator… eta besterik da eskola hura!

Beste sasoi batzuk ziren, ulertu behar da… Tira gauza batzuk agian bai, beste batzuk ez ziren/dira ulergarri. Abiapuntua bera… zer nahi duzue ba? Eskola pribatu bat, kristaua, gizartea poltsikoaren arabera mailakatzen zituena, klasista, baztertzailea… Gehiago irakurri…