Archive

Posts Tagged ‘espaÑa’

Lehena ala hirugarrena, baina ez seigarrena.

ekaina 19, 2014 2 iruzkin

info7-rako egina. Entzun audioa hemen: Espaniar estatuan dena da presa! Balirudike Juan Carlos I.a bere maiestatearen abdikazioa eta Felipe bere maiestatearen oinordeko eta Asturias eta Bianako printzearen arteko botere absolutuaren esleipena azkar egitea, hil ala bizikoa dela.
Batetik Juan Carlos I.a bere maiestatearen neurrira eginiko altzairuzko armadura legala bere soinera egokitzen ari dira, gainera aintzat hartuz, armadurak bere maiestatearen txilibitua azkar atera eta sartzeko mekanismoa ongi olioztatua eta balizko erorikoen leungarri ere izan behar duela, izan ere, segurutzat jotzen baita biak ala biak gertatuko direna: txilibituaren sartu-irtenak eta ezusteko erorikoak, alegia.
Bestetik errege berri Felipe VI.a bere aita errege zaharraren itzalpetik atera dadin, bere neurri guztietako erretratuak, han-hemen, azkar barreiatzeko bandoa iritsi da, bere aurpegiaren bakeaz bere buru-argitasuna ere hel dakigun mendeko garen guztioi.

Ez dago munduan halako dinastiarik opa diezaiokedan herririk. Gehiago irakurri…

Advertisements

Juan Carlos I, YPF eta Messi

apirila 23, 2012 Utzi iruzkina

Gaur egun ezin da egin espaniar estatuan 1789an frantses estatuan erregearekin egin zutena. Egin dezagun barre behintzat. Erregea biluzik dago eta inork ez dio ezer esan!

(Igarriko zenioten honezkero, gaur ez daukat analisi politikorako zutabe bat egiteko gogorik).

Nire gaia EspaÑa da, eta berarekin tripak nagusitzen zaizkit.

EspaÑak, (aiiii inperio loriatsu hura!), ez ditu bere arazoak konpontzen, ez ditu etxeko lanak egiten, EspaÑak ostiaka adostu izan ditu gauzak, eta bestela aurrera egiten du itsuan, gero eta astunagoa den maiestatearen gurdia, alperrikako gauza astunez betea, baina aurrera: Gehiago irakurri…