Archive
Europar Batasun desberdin bat
GAUR8-rako idatzia.
Europako Parlamenturako hauteskundeak datozela eta, hasi da kanpaina gurean ere. Indar politiko nagusiek Europar Batasunean eta bertako legebiltzarrean sinesteko gonbita luzatzen digute, eta hainbat koloretako hauteskunde-gazta eskaintzen digute.
Europar Batasunarekin kritikoen EH Bildu ageri da: «Europar Batasun desberdin bat. Beraz, ez dugu Europar Batasunaren eredua eraberritzea planteatzen, baizik eta prozesu eratzaile bat martxan jartzea». (EH Bai koalizioa, bere aldetik, ez da aurkeztu eta EH Bildurentzat eskatu du botoa). Gehiago irakurri…
Europa astindu!
Lozorroan urte batzuk eman eta gero, Europan azken urteetan, -krisi ahalguztiduna herritarrak baztertzen eta pobretzen ari den heinean-, ezkerra altxatu eta apurka-apurka ari da mobilizatzen. Apurka-apurka badoa berriz ere klase-kontzientzia pizten, honezkero ez gara hain “kontsumitzaile”, eta hain “hiritar”, behekoak baizik: langabetuak, emakumeak, pobretuak…
Tamalez faxismoak ere “krisi” garaiak baliatzen ditu bere giharra sendotzeko. Gainera ezkerrak lo zorroan pasatutako urteak, faxismoa borroka ideologikoa egiten eta irabazten ibili da. Beraiek bietan jarrai ibili dira. Eta dabiltza. Gehiago irakurri…
Ukraina gure sofatik

Stepan Bandera nazi ukrainarraren argazkiaz
*info7 irratian emandakoa.
Ez naiz nazioarteko analista. Tokian tokiko errealitateak ebakitzeko nire bisturia nahiko kamutsa da.
Errusia Crimea-n bere ejerzitoa sartzen ari den honetan, ez nuke testu hau Putin edo Yanukovitx-en aldekotzat iruditzerik nahi, baina ezin dut eraman Europar Batasuna eta USAren mendeko herrietan jasan behar izaten dugun hedabideen hipokresia eta zinismoa.
Hedabide hauen lanaren ondorioz, Ukrainako gatazkaren hastapenetan audientziak uste izan zuen matxinoak Yanukovitx lehendakariaren eta, oro har, politikarien ustelkeriaz nazkaturik, kalera ateratako europarzale, baketsuak zirela, eta gehiengoa zirela. Ondorioz, Burgosko Gamonal balitz bezala, gure garun sofazale iraultzaileak matxinoen alde posizionatu ziren.
Albisteen kontsumitzaile hutsak bagara ere, gu ez gara errugabeak.
Independence day
GAUR8-rako zutabea.
Bada uhinaldi bat gure inguruan erabakitzeko eskubidearen alde: Eskozia, Catalunya, Flandria, Irlanda, Euskal Herria (bai eta Sardinia, Galiza, Korsika…). Bide horretan etxe barruan eta nazioartean sarritan elkarrekin gutxi ibili direnak bat egitera “kondenaturik” ageri dira. Etxe barruan adibidez: ezker eta eskuin independentistak, independentistak eta burujabetza-zaleak, zalantzatiak eta konbentzituak; eta etxe kanpoan ustekabeko “lagunak” ageri/bilatu daitezke, ohiko lagunekin (estaturik gabeko beste nazioekin) batera.
Bi adibide.
Catalunyako CIU eta ERC Israelekin ari dira harremanetan elkar babestu asmoz. Israeli egun ederki datorkio BDS -boikot, desinbertsio eta zigor- kanpaina indargabetzeko (Catalunyan bertan ekimen ugari egin dira), eta gainera bihar Catalunya estatua sortuko balitz, emandako laguntza baliatzeko. Catalunyarentzat independentziara bidean nazioarteko potentzia baten babesa lortzea garaipen diplomatiko handia da. Gehiago irakurri…
Goodbye Europar Batasuna
info7-rako eginiko ekarpena enztungai:
Ez da erraza Euskal Herrian bizi dugun une berezi honetan gauza guztietan asmatzea. Esaterako, nola uztartu gatazkaren konponbidearen ildoa gure herri proiektuaren, herri aske eta sozialista baten eraikuntzaren, ildoarekin?
Azken 3 urteetan gatazkaren konponbideari heldu zaio eta gutxieneko batzuk lortuta/bideratuta daudenerako utzi dira bigarren ildoko eztabaida eta lan asko. Gehiago irakurri…
Non dago Euskal Herria munduan?
*info7-rako eginiko ekarpena, entzun hemen:
Dagoeneko publikoa den sortu alderdiko lehen ponentzian idatzita dago Euskal Herriko estatua Europar Batasunaren barruan kokatuko dela, eta hor beste herri batzuekin batera Europar Batasuna eraldatzen saiatuko dela herrien eta langileen Europar Batasuna lortzeko. Ondoren estatu independientea ginatekeen heinean, erabakiko genuke EBn egon nahi dugun edo ez.
Ez da hainbeste denbora pasa ‘Europa honi ez, estatuen eta kapitalaren Europari ez’ oihukatzen genuenetik. Suposatzen dut, España eta Frantziako kostituzio itunak gainetik kenduz gero, eta ondoren ‘inon ez gaude’ ‘bakarrik gaude’ saltzea zaila denez gero, taktikoki erabaki dutela lehen pausua Europar Batasunera sartu, eta gero atera ez atera erabakitzea. Gehiago irakurri…