Archive

Posts Tagged ‘eurozentrismoa’

Barkatu moroak (“Al gilipollas”)

ekaina 22, 2013 Utzi iruzkina

GAUR8-k gaur ekarria.

Gure familian, auzoan, herrian… gugan bizi dugun arrazakerian ijito, latinoamerikar, ekialdeko europar eta beltzekin lehian hortxe dauzkagu ‘moroak’, “ni ez naiz arrazista baina” esan eta astakeria bota: “Guri barre eginez bizi dira: bizi diren etxeak geuk uzten dizkiegu merkeago moroak direlako, lanik egin nahi ez eta gure diru laguntzetatik bizi, eta gainera droga, lapurreta eta sexukeria besterik ez dute.

Matxista eta intolerante hutsak dira eta guk gurean onartzen baditugu ere, gu beren herrialdetara joaten bagara, dena beren erara egin behar!”.

Aurrekoan watxap bat bidali zidaten: tolerantziaren izenean eskatzen zuen meskitak egiten utzi behar diegula moroei, baina ondoan gay eta lesbianak elkartzeko taberna bat ipini behar diegula (“Ben Gay” izena ere asmatu zion), soilik txerri okela saltzen duen harategi bat (“Al Jamón”), sexshop bat eta alkohola saltzen duen denda (“Al mogollón”), beraiek beren tolerantzia erakuts dezaten. Kar, kar, kar… Azkenik, eskatzen zuen tolerantziaren alde berbidaltzeko, ados egonez gero. Gehiago irakurri…

Turkia opor leku kirasduna

ekaina 12, 2013 Utzi iruzkina

*info7 irratirako egina, entzun nahi izatera:

Ez, ez naiz ari turista txuri txukun hotelean dutxatu berri batek azoka turkiar jendetsu batean usain lezakeen haize bero kirasdun bati buruz. Ez du ematen turista askok opor lekua aldatzen duenik holako kirats baten beldur.

Pasa den astean etb-ko teleberrian ikusi dut Mikel Ayestaran Turkiako azken berriak ematen, eta turismo gune nagusietan ez omen dira asko nabaritu Turkian gertatzen ari diren manifestazio eta matxinadak. Gaitzerdi! Imajinatzen urte osoan lanean eta zure opor egun urrezkoak gozatzen hastean manifestari batzuek izorratzea? Eta gainera turkoak!

Turkiak turismoa baliatu izan du aspaldi zurien dirua poltsikoratu eta baita bere aurpegia zuritzeko ere. Turkia baita laikoa eta musulmana, ekialdetar eta mendebaldetar, zaharra eta berria, delicatessen eta kebab. Gehiago irakurri…

Mobil berria daukat!

urtarrila 23, 2012 Utzi iruzkina

GAUR8rako kolaborazioa

Aurrekoan jaso nuen ‘nire’ konpainiaren SMSa (edo hobeki esanda: konpainia horrek bere bezeroa naizen honi bidali zion kontratua luzatzeko amua): ditudan puntu pilarekin terminal berria eskaintzen didate ‘debalde’. Terminal erakargarria: pantaila handia, zerbitzurik berrienak, interneterako aproposa, kamara ona…

Ez pentsa, ez naiz azken teknologien zale porrokatu horietakoa, ez naiz joaten dendara ‘Sagarra’-ren azken asmakizuna erosteko, sare sozialetan nahiko berantiarra izan naiz, bluetooth-a behin edo bitan erabili dut… baina ez diot muzin egin ordenagailu eramangarri txiki bat erosteari edo mobilean interneta jartzeari.

Hain zuzen, interneten jo nuen bart nolako terminala zen ikustera. Eta hori egiteaz batera koltana etorri zitzaidan burura. Beraz, firefox-eko fitxen artean mobilen eskaintzak nituen eta ondoan koltanaren gaineko testuak eta bideoak. Marrazki bizidunetako aingerutxoa eta deabrutxoa nor baino nor nire firefox-ean. Gehiago irakurri…

Oraindik ez gara afrikarrak (GAUR8rako zutabea)

abendua 24, 2011 Utzi iruzkina

Baina nozitu ditzakegu afrikarrek gizon zuriak heldu zirenetik pairatu behar izan dituzten gehiegikerietako batzuk, txikienak hala ere, izan ere, oraindik ez gara afrikarrak.

Afrikar gaixoei Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa sortu zirenetik (beren herrialdetatik kanporatu zituzten gizon zuri kolonizatzaile berberen eskutan zeudenak eta daudenak) esan diete: Gehiago irakurri…

Euskaldun elebakar analfabeto haiek! (info7-rako)

urria 18, 2011 Utzi iruzkina

entzun audioa info7-n

Egunotan erreportai bat edo beste ikusi dut ETB-n, Kolonbian dabilen kazetari gazte batek eginak, bertako hainbat jatorrizko herriren bizipenak dakarzkigu: mixeria, gatazka armatuak eragindako migrazioak, gripea bezalako gaixotasunen triskantzak, estatuaren utzikeria… Kazetariaren arabera herri haietako 38 desagertzeko arriskuan daude.

Ataletako batean aipatzen zuen nola mukak izeneko herri horietako batean 200 lagun bizi diren, haietariko 2 besterik ez omen dira gai gaztelaniaz jarduteko, eta kazetariak kritikatzen zuen herri horretan inongo hezkuntzarik ez dutela jasotzen, irakaskuntza ere ez dela iristen. Gehiago irakurri…