Artxiboa

‘euskal herria’rekin etiketatutako sarrerak

Euskal estatua

uztaila 7, 2014 3 iruzkin

*GAUR8 astekarirako egina.

Duela bi urte semetxoekin igerilekurako bidean nindoan, Florida parkeko kultur etxe parean dagoen Ignacio Aldecoaren estatua zela eta, azaldu nien ipuingilea zela eta hori bere estatua zela. Orduan, 3 urteko seme nagusiak esan zidan: «uste dut han egongo zela beti eta azkenean estatua bihurtu zela». Barre egin nuen gogotik.

Maiz aipatzen da estatua eta estatuaren beharra. Estatua dela pertsonen eskubideen bermatzaile eta emaile (baita ez bermatzaile eta ez emaile). Euskaldunok geure estatuaren jabe ez garen bitartean espainiar eta frantses estatuek hartuko dituztela erabakiak gure ordez, eskubideak eman ala kendu… Baina batzuetan irudipena dut batzuentzat edozer gauza izan daitekeela “on” edo “hobe”, “euskal” baldin badu aurretik. Euskal estatua kasu. Gehiago irakurri…

Advertisements

Lehena ala hirugarrena, baina ez seigarrena.

ekaina 19, 2014 2 iruzkin

info7-rako egina. Entzun audioa hemen: Espaniar estatuan dena da presa! Balirudike Juan Carlos I.a bere maiestatearen abdikazioa eta Felipe bere maiestatearen oinordeko eta Asturias eta Bianako printzearen arteko botere absolutuaren esleipena azkar egitea, hil ala bizikoa dela.
Batetik Juan Carlos I.a bere maiestatearen neurrira eginiko altzairuzko armadura legala bere soinera egokitzen ari dira, gainera aintzat hartuz, armadurak bere maiestatearen txilibitua azkar atera eta sartzeko mekanismoa ongi olioztatua eta balizko erorikoen leungarri ere izan behar duela, izan ere, segurutzat jotzen baita biak ala biak gertatuko direna: txilibituaren sartu-irtenak eta ezusteko erorikoak, alegia.
Bestetik errege berri Felipe VI.a bere aita errege zaharraren itzalpetik atera dadin, bere neurri guztietako erretratuak, han-hemen, azkar barreiatzeko bandoa iritsi da, bere aurpegiaren bakeaz bere buru-argitasuna ere hel dakigun mendeko garen guztioi.

Ez dago munduan halako dinastiarik opa diezaiokedan herririk. Gehiago irakurri…

Euskararen Herriaren mugak

azaroa 11, 2013 Iruzkin bat egin

Argia.com-en argitaratua.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Oiongo kanporaketan, Etxahun Lekuek, bere lagunetako batzuek Oion urrunegi zegoela esan ziotela, eta beraiekin haserreturik, Oiondarrei kantatu zien “ez dakit zelan sentitzen diren zuek baino euskaldunago”. Kasualitatez, atzo irakurri nion Patxi Gaztelumendiri Hernanitik Bardoxera urruti zeritzon musika talde bati buruzkoa. Eta azkenik, gaur Jose Mari Esparzaren artikulu batekin gogoratu naiz Tafallan aekegun bat izan zela-eta, Bilboko aek-ko arduradun batek Tafalla “urruti egon arren” jende asko ibili zela nabarmendu zuen, Esparzak “urruti nondik maitea?” galdetuz erantzun zion. Gehiago irakurri…

Ume arloteak

abuztua 16, 2013 Iruzkin bat egin

Uxueko eskola 1963an.

*GAUR8-rako zutabea.

Ez zait gustatzen hezkuntzarako 3 hizkuntzeko eredua. Ustezko hizkuntza-oreka horretan euskara dakusat desorekatuen. Euskaldunok, are euskaltzaleok, galdu dugu hein handi batean euskararen egoerarekiko arrisku sentsazioa, hizkuntza-zapalkuntza sentsazioa, eta horrek  jendarte ia elebidun batean bizi gareneko ustera garamatza.

Logika horren pean, euskara eta gaztelania “bermaturik”, normala da proposatzea “goazen hirugarrenaren bila!”.

20 urteko gazte askok ez dutela euskaraz egiten? Tira! Ez dutela euskaraz irakurtzen? Tira! (ez dutela euskaraz film bat ikusterik, aldizkari espezializatuak irakurtzerik, egunkari, telebista, irrati eskaintza… Tira! Tira!).

Azken aldian, lagun euskaldun -are euskaltzale- batzuekin eskola alternatibo batzuen gainean eztabaidatu dut, euskara noraino bultzatzen den. Pedagogia alternatibo horietan -nik bi ezagutu ditut Gasteiz aldean- garrantzi handia ematen zaie ume bakoitzaren pultsio, erritmo eta apetei. Gauza on gehiago ere baditu: gela eta ekintzen antolaketa, materialak, inguruarekiko harremana… Umearen hazkuntza eta hezkuntzari begira, ama-hizkuntzari ere erreperatzen zaio, ume bakoitzari modu naturalean bere hikuntzan egiten baitzaio, eta hala garatzen dira eskolak: ama-hizkuntza gaztelania duen umeari gaztelaniaz, euskaldunari euskaraz. (Ama-hizkuntza arabiera edo errumaniera duten haurrekin oraindik ez dira hasi).

Espero dut “aditu” ospetsuren batek ez aurkitzea ama-hizkuntzan ez irakasteak traumak, desorekak edo garapen mugatua lekarkeela. Zenbat ume arlote bestela!

Enfin, hobe genuela munduko hiritar izatea.

Nazioarteko komunitatea ala inperialismoa diplomatikoa?

maiatza 14, 2013 Iruzkin bat egin
*info7 irratian botea
[audio http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/05/20130514_28794.mp3]
Zuetako baten bat ez bada beldurtzen edo nazkatzen bi hitz horiek batera entzutean, jasan nazala bukaerara arte, ea lortzen dugun.

Euskal Herriko gatazka askatzeko, barne indar bilketa eta nazioarteko komunitatearen presioa aipatzen dira sarri. 3. faktorea borroka da, izan desobedientzia zibilia, izan … baina edozein kasutan borroka, borroka erreala, tamalez, estatuen errepresioa ekarriko duen borroka. Gehiago irakurri…

Bazen garaia!

apirila 27, 2013 2 iruzkin
*GAUR8– astekarirako zutabea.
#askegunea-ren harira gauza asko entzun ditut inguruan: ederra izan dela, indartsua, latza, espetxeratuak izan arren garaipen bat izan dela… Baita bazela garaia ere, eta hau hasiera besterik ez dela izan: herri harresia herriz herri auzipetuz auzipetu hedatu behar dela. Hedatuko dugula.
Izan ere, 3 urte pasa dira ezker abertzaleak “prozesu demokratikoa” abian jarri zuenetik, eta prozesuaren zurrunbiloan jira eta bira txorabiaturik pasa dugu gau eta egun. Gehiago irakurri…

10 urte atzera (egunkariaren itxieratik hona)

otsaila 18, 2013 Iruzkin bat egin

info7 irratirako eginiko ekarpena…

Ez genuen uste egunkaria itxiko zutenik, ez genuen uste atxilotuak torturatuko zituztenik. Espaniar estatuaren tsunamiak sinbolo bat birrindu zuen, euskalgintzaren epizentrora joan, eta ontzirik distiratsuena hondoratu.

Orduan arriskuan ikusi genuen espaniar estatupean eskuratutakoa: egunkaria bai, baina zergatik ez bestelako euskara aldizkari eta argitaletxe? Zergatik ez euskaltegiak? Zergatik ez ikastolak? Zerk geldiaraz zezakeen suntsipena?

Espaniar estatuak sarri jarri digu bere olatu suntsigarrien apar nazkagarria ahoan.

Beste batzuetan, ordea, Frantses estatua lagun eta tokian tokiko hainbat administrazio morroi, erakutsi digute beren boterekeria administratiboa, beren axolagabekeria, beren zuhurkeria, beren legeen ahalmen izugarria.

Ez da 10 urte atzera joan behar Seaskari eginiko erasoaz topatzeko, gaur eta hemen, bertatik bertara Wert legea, erkidegoko haur-eskolena, Arabako euskara teknikariena, vascuencearen legea, murrizketak… Gehiago irakurri…