Archive

Posts Tagged ‘euskal presoak’

Azken udazkena

urria 4, 2013 Utzi iruzkina

Gaurkoan Aroa Lasa eta bion artean moldatutako Udazkenfest jaialdirako kantaren letra.

(letra etzanez Joseba Sarrionaindiari ebatsitako lerroak 😉

 

Eta nik badakit, zure begien hondoan nagoela
Eta zuk badakizu nire begien hondoan zaudela, zaudela

Azken udazkena!
Nork esango, gau euritsu hura izango zela
azken udazkena, gure azken udazkena

Geroztik ezin gozatu berdin neguko elurrik,
maiatzeko marrubirik,
udako surik…

eta kontatzen ditugu urteak eta urtaroak,
zure ausentziaz beteak,
beste bat ez,

zu ez bazaude.

ez bazaude,
gurasoen begietan, zure aulkian eserita, egunen joan etorrian, bestondoan, nire alboan.

azkenean azkena

azken ostirala, azken bisita, azken istripua, azkena!
noiz arte?
azken gutuna, azken bisabisa, azken negua, azkena!
lehenbailehen!
azken bidaia, azken udazkena, azken agurra! azkena!
guztion bultzadaz
azken ostirala, azken gose-greba! azken manifa! azkena!
Azkenean azkena!

helduko da bereizita gauzkaten
gure azken udazkena, gure azken udazkena!
ta orduan maitea:

eman gabeko muxu, irri, une, malko ta laztanak…
harresia jausiko da besarkatzean,
ta orduan maitea:
elurra urtuko zaigu eskuetan ta gu
suan inguruan dantzan…

elkarrekin!

azken udazkena!
Tiocfaidh ár lá!

Eta nik badakit, zure begien hondoan nagoela
Eta zuk badakizu nire begien alboan zaudela, zaudela

Bazen garaia!

apirila 27, 2013 2 iruzkin
*GAUR8– astekarirako zutabea.
#askegunea-ren harira gauza asko entzun ditut inguruan: ederra izan dela, indartsua, latza, espetxeratuak izan arren garaipen bat izan dela… Baita bazela garaia ere, eta hau hasiera besterik ez dela izan: herri harresia herriz herri auzipetuz auzipetu hedatu behar dela. Hedatuko dugula.
Izan ere, 3 urte pasa dira ezker abertzaleak “prozesu demokratikoa” abian jarri zuenetik, eta prozesuaren zurrunbiloan jira eta bira txorabiaturik pasa dugu gau eta egun. Gehiago irakurri…

EH osoa Marinaledaren gisan

Iraila 8, 2012 Utzi iruzkina

GAUR8-rako zutabea.

Azken aldian Sánchez Gordillo jauna supermerkatuan jana ordaindu gabe gizarteratzeagatik famatua egin bada ere, Marinaleda aspaldikoa da.

Neuk gauza askoren gisan, Marinaledaren berri kanta baten bidez hartu nuen: “Andalucía entera, como Marinaleda” (Reincidentes). Lagun batek esango zidan orduan, Marinaleda Andaluziako herri borrokalari bat zela. Urte mordoska joan dira geroztik, baina Marinaledak jarraitzen du herri borrokalaria izaten. Gehiago irakurri…

Bertso berriak Txus Martini jarriak

uztaila 14, 2012 Iruzkin 1

Atzo kandela gaua izen zen Zaballako espetxe aurrean Txus Martin eta gaixo dauden beste 13 presoen askatasuna beste behin aldarrikatzeko.

Julen Zulaika bertsolariak preso gaixoen inguruan kopla ederrak egin zituen biok kantatzeko, Alfonso Sastre-k bere espetxealdian alabari kantatzeko erabilitako doinuarekin. Nik, berriz, Txus Martini jarri nizkion bertsoak, bere anaia Joseba-k emandako hainbat bizipen kontatuz. (Eskerrik asko Koldo!).

Txus eta hamalauentzat egun bat gehiago espetxean, gaixotasuna egun bat gehiago areagotzen delako: #14akherrira orain! Gehiago irakurri…

Agur eta ohore Blanki (maite zaitugu)

urtarrila 11, 2012 Iruzkin 1

Ha muerto Blanki Antepara a los 88 años de edad en Urbina. No podía ser de otra forma.
En el encierro de ‘Los Angeles’ por Ekaitz Samaniego me encontré con Iosu Ormaetxea, su hijo, me dijo que Blanki estaba mal, en Txagorritxu y que le había convencido para que le llevara a casa: ‘Iosu ¿no ves que aquí no voy a mejorar?’. Ese mismo día Iosu iba a hablar con los médicos para que le dajaran llevársela a casa. No tengo dudas de que entre los dos consiguieron convencerlos. Gehiago irakurri…