Archive

Posts Tagged ‘euskara’

The walking belarrimotz

maiatza 30, 2014 Utzi iruzkina

argia-rako egina.

Ez dakit noiz hasiko zen dena, batzuek diote mendeak daramatzagula horrela. Hozkariz inguratuta. Guk badugu babesgune on bat, eta han gaudenean lasai mintzatzen gara, barre egiten dugu, jolasten dugu… Baina badakigu ezin dugula zirrikiturik zaindu gabe utzi, hozkariak edozein unetan ager daitezkeela: txirrina joaz, atearen bestaldean gu noiz atera zain, edo telofonoa jotzen digute bat-batean, telebista ere ezin dugu piztu hozkariak agertu gabe. Etsigarria da.

Kalera goazanean, -ezinbestekoa denean soilik ateratzen gara-, hozkariz mozorrotzen gara, belarriak ileekin estaltzen ditugu eta biserak janzten, baina amatxok lortu zituen kamisetak janzten ditugu azpitik (“tz”, “tx”, “edo “k” bezalako hizkiz beterik daude, gulako bat agertzen bada, elkar idetifikatu ahal izateko). Hozkari bat inguratzen denean, bere zaratak imitatzen saiatzen gara, baina onena da ahalik eta gutxiena hitz egitea, ez nabarmentzeko.

Inoiz edo behin pentsatu dugu babesgune handiago batera joatea, “arnasgune” deitzen omen diete, eta han hozkari gutxi omen dago eta ia-ia lehen bezala bizi daiteke. Seguruak omen dira, eta belardi zabalak omen dituzte berde-berdeak, edo orlegiak. Nik beti galdetzen diot amari, zergatik ez goazen, ez dut ulertzen. Gehiago irakurri…

Euskararen Herriaren mugak

azaroa 11, 2013 Utzi iruzkina

Argia.com-en argitaratua.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Oiongo kanporaketan, Etxahun Lekuek, bere lagunetako batzuek Oion urrunegi zegoela esan ziotela, eta beraiekin haserreturik, Oiondarrei kantatu zien “ez dakit zelan sentitzen diren zuek baino euskaldunago”. Kasualitatez, atzo irakurri nion Patxi Gaztelumendiri Hernanitik Bardoxera urruti zeritzon musika talde bati buruzkoa. Eta azkenik, gaur Jose Mari Esparzaren artikulu batekin gogoratu naiz Tafallan aekegun bat izan zela-eta, Bilboko aek-ko arduradun batek Tafalla “urruti egon arren” jende asko ibili zela nabarmendu zuen, Esparzak “urruti nondik maitea?” galdetuz erantzun zion. Gehiago irakurri…

Madril 2073

urria 11, 2013 Utzi iruzkina

Public domain image, royalty free stock photo from www.public-domain-image.comGAUR8rako zutabea.
Dena hasi zen 2023an. Krisitik ateratzeko lehiakorrak izatea zen helburua. Ondo hondora jaitsi zen Espania, eta gobernu teknokrata bat herrialdea goitik-behera eraldatzen hasi zen.
Ingelesaren ezagutza ona bermatu zuten irakaskuntzan. Telebistan film eta telesail yankeeak ingelesez ematen hasi ziren. Lan munduan nagusi kanpotarrak, zein bertakoak, ingelesez moldatzen ziren gerenteak lehenesten hasi ziren, gerenteek berdin egin zuten beren zuzendaritza-kideekin, eta halaber hauek beren esku-makilekin.
Iraultza lurrinez hedatu zuten dena: goazen Espainia atzerapen historikotik ateratzera!

Emaitzak etorri ziren eta etorri ahala, azken espaniar lubaki abertzaleak indargabetzea lortu zuten. Intelektual eta literaturzale batzuek suminez hitz egiten zuten gaztelania eta espaniar kulturaren galerari buruz. Baina herritar gehienek ez zien kasu handirik egiten, hobeto bizi ziren eta kitto, hainbeste ez zion axola hizkuntzak-eta. Belaunaldi berriek ingelesez egiten zuten maiz. Zenbait zirkulutan gaztelaniaz egitea benetan irrigarria zen, holakoei “Here is the taliban!” esaten zieten.

2073an egunkari bakarra dugu gaztelaniaz, telebista bat (ordu gehienetan folklorea, kirola eta umore mutuko saioak ematen ditu), eta webguneren bat.
Gure arteko batzuk hizkuntzaren kalitate eskasaz arduratuta daude, beste batzuk herri txikietara joan dira gure hizkuntzaren bila, erabilera sustatzeko egunak antolatzen ditugu.
Eztabaida sutsuetan “gaztelania ez da galduko ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” oihukatzen dugu, eta chirigotaren bat kantatzen.

Inor ez dago gure hizkunzaren kontra, baina izan… 4 katu besterik ez gara.

Ume arloteak

abuztua 16, 2013 Utzi iruzkina

Uxueko eskola 1963an.

*GAUR8-rako zutabea.

Ez zait gustatzen hezkuntzarako 3 hizkuntzeko eredua. Ustezko hizkuntza-oreka horretan euskara dakusat desorekatuen. Euskaldunok, are euskaltzaleok, galdu dugu hein handi batean euskararen egoerarekiko arrisku sentsazioa, hizkuntza-zapalkuntza sentsazioa, eta horrek  jendarte ia elebidun batean bizi gareneko ustera garamatza.

Logika horren pean, euskara eta gaztelania “bermaturik”, normala da proposatzea “goazen hirugarrenaren bila!”.

20 urteko gazte askok ez dutela euskaraz egiten? Tira! Ez dutela euskaraz irakurtzen? Tira! (ez dutela euskaraz film bat ikusterik, aldizkari espezializatuak irakurtzerik, egunkari, telebista, irrati eskaintza… Tira! Tira!).

Azken aldian, lagun euskaldun -are euskaltzale- batzuekin eskola alternatibo batzuen gainean eztabaidatu dut, euskara noraino bultzatzen den. Pedagogia alternatibo horietan -nik bi ezagutu ditut Gasteiz aldean- garrantzi handia ematen zaie ume bakoitzaren pultsio, erritmo eta apetei. Gauza on gehiago ere baditu: gela eta ekintzen antolaketa, materialak, inguruarekiko harremana… Umearen hazkuntza eta hezkuntzari begira, ama-hizkuntzari ere erreperatzen zaio, ume bakoitzari modu naturalean bere hikuntzan egiten baitzaio, eta hala garatzen dira eskolak: ama-hizkuntza gaztelania duen umeari gaztelaniaz, euskaldunari euskaraz. (Ama-hizkuntza arabiera edo errumaniera duten haurrekin oraindik ez dira hasi).

Espero dut “aditu” ospetsuren batek ez aurkitzea ama-hizkuntzan ez irakasteak traumak, desorekak edo garapen mugatua lekarkeela. Zenbat ume arlote bestela!

Enfin, hobe genuela munduko hiritar izatea.

Jesus Mari Soraluze, txingurri nekaezina

ekaina 27, 2013 Utzi iruzkina

Captura de pantalla 2013-06-27 a la(s) 07.39.07Ekainaren 24an, astelehenez, zendu zen Jesus Mari Soraluze. Atzo erraustu eta arratsaldean Adurtza auzoko San Inazio elizan azken egurra eman genion.  Euskaldun zahar-berritua, militantea, mendizalea, tronpeta-jolea beti bizikletaz… horrela ezagutu dugu.

Atzo musika eta bertsoak izan ziren bere agurrean, Jon Maia eta biok jardun ginen. Hemen nire bertsoak dituzue eta batez ere (bigarrena bakarrik bota nuen atzo), Jon Maiak zuzendu zuen ‘Bidaia intimoak’ bideo lana ikustea gomendatzen dizuet, bere berri izan nahi baduzue. Berria egunkariak ere egin zion elkarrizketa (beherago irakurgai).

Agur eta ohore, artista.

[vimeo https://vimeo.com/12970816]

Gehiago irakurri…

10 urte atzera (egunkariaren itxieratik hona)

otsaila 18, 2013 Utzi iruzkina

info7 irratirako eginiko ekarpena…

Ez genuen uste egunkaria itxiko zutenik, ez genuen uste atxilotuak torturatuko zituztenik. Espaniar estatuaren tsunamiak sinbolo bat birrindu zuen, euskalgintzaren epizentrora joan, eta ontzirik distiratsuena hondoratu.

Orduan arriskuan ikusi genuen espaniar estatupean eskuratutakoa: egunkaria bai, baina zergatik ez bestelako euskara aldizkari eta argitaletxe? Zergatik ez euskaltegiak? Zergatik ez ikastolak? Zerk geldiaraz zezakeen suntsipena?

Espaniar estatuak sarri jarri digu bere olatu suntsigarrien apar nazkagarria ahoan.

Beste batzuetan, ordea, Frantses estatua lagun eta tokian tokiko hainbat administrazio morroi, erakutsi digute beren boterekeria administratiboa, beren axolagabekeria, beren zuhurkeria, beren legeen ahalmen izugarria.

Ez da 10 urte atzera joan behar Seaskari eginiko erasoaz topatzeko, gaur eta hemen, bertatik bertara Wert legea, erkidegoko haur-eskolena, Arabako euskara teknikariena, vascuencearen legea, murrizketak… Gehiago irakurri…

Eskolak euskaldundu dezan, Abenduaren 1ean Donostiara

azaroa 15, 2012 Iruzkin 1

Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan egin zidaten bideo hau, nagusiki jarduten naiz euskara-ra nola hurbildu nintzen, nola ikasi nuen, baina bada zera positibo hori guztia eragin zuen abiapuntu negatibo bat: euskaldundu ez ninduen eskola bat. Esan gabe doa, guztiz beharrezkoa ikusten dut Donostiako kaleak Abenduaren 1ean betetzea!

Gehiago irakurri…

Ele alean entzuna…

urria 11, 2012 Utzi iruzkina

‘Euskara ikasi nuen’ (esan nahi da, barnetegi etab.-etan ibili nintzela ikasle), ‘euskara irakasten’ ibili nintzen (esan nahi da euskaltegi etab.-etan ibili nintzela irakasle) eta euskaraz bizi naiz egun. Nire bizitzako alderdi garrantzitsu bat da euskara, euskal kultura, euskal herria… Tira post honetan zenbait gako dauzkazue.

Orain dela hilabete batzuk Euskadi irratiko ele alea-n elkarrizketa bat egin zidaten, eta aste honetakoan berriz, olerki moduko hau irakurri nuen, “¿Por qué no? Zergatik bai?“. Irratsaioaren hasieran duzue:

Hemen berriz orain dela hilabete batzuk egin zidaten elkarrizketa.

Poesia irakurri nahi baduzue hemen:

Gehiago irakurri…

¿Por qué no? Zergatik bai?

Iraila 11, 2012 4 iruzkin

Yo comencé mi vida

hablando esta bonita lengua

que es el castellano.

 

Mi padre era de Soria

y mi madre vitoriana

de ascendencia navarra.

 

No sospechaba entonces

en la Vitoria de mi niñez

que hoy hablaría en euskera.

 

Me imagino que el proceso

fue algo asi como decir:

“ruben naiz Gasteizkoa”

pero del dicho al hecho,

hay un trecho.

 

Euskarak apurka-apurka

egin zuen bidea nigan

nunca dejé de hablar, claro,

con mi madre, con mi abueli,

con familiares y amigos…

 

Baina erabaki nuen nire

hizkuntza ‘ofiziala’ (kar, kar)

euskara izango zela,

jakinda nire inguruko askok

ez zidatela ulertuko…

ez Gasteizko gehienek,

ezta miloika lagunek munduan,

ezta nire amak berak ere.

 

Seguru nago hala ere,

hor goian dagoen nire aitak,

den-dena ulertzen didala…

 

Izan ere, todas las lenguas son una

Eta nik txiki “zahar” hau erabiltzen dut.

Zorionak guri!

apirila 18, 2012 2 iruzkin

Zu, irakurle, ez zaitut konbentzitu behar. Ez dizut euskara Arabako hizkuntza dela frogatu behar. Ez dizut azaldu behar baietz arabar idazle euskaldunak egon direla eta badaudela: Larrazaga, Betolaza, Gamiz, Apraiz, Montoia, Jaio… Ez dizut erakutsi behar Arabako toponimiaren mapa bat. Ez dizut azaldu behar Arabako bertsolari txapelduna Manex Agirre dela eta berriki jokatu den taldekako txapelketan Agurainaldeko taldea izan dela txapelduna eta Aiaraldekoak txapeldunorde. Izan ere, zu euskaraz irakurtzen ari zara. Gehiago irakurri…