Archive
Ipar/hego ala ezker/eskuin?
Gaur8-rako egin nuen larunbateko zutabea.
Euskal internazionalistei beti leporatu zaie Abya-Yalara gehiago begiratzea Europari baino. Egia da. Brigadista gehienak Bolivia, Kolonbia, Argentina, Uruguay, Kuba, Wall Mapu, El Salvador, Ekuadorrera joan dira; eta gutxiagotan Europara.
Neuk ere errazago biratzen dut lepoa Hegoaldera Iparraldera baino. Baina ez da eguraldi edo latitudeagatik: herri-borrokei, ezkerrera, begiratzeagatik baizik. Gehiago irakurri…
Goodbye Europar Batasuna
info7-rako eginiko ekarpena enztungai:
Ez da erraza Euskal Herrian bizi dugun une berezi honetan gauza guztietan asmatzea. Esaterako, nola uztartu gatazkaren konponbidearen ildoa gure herri proiektuaren, herri aske eta sozialista baten eraikuntzaren, ildoarekin?
Azken 3 urteetan gatazkaren konponbideari heldu zaio eta gutxieneko batzuk lortuta/bideratuta daudenerako utzi dira bigarren ildoko eztabaida eta lan asko. Gehiago irakurri…