Archive
Gorpuak garaikur (#info7 rako)
info7-ko audioa entzun: gorpuak garaikur
Ez da gauza berria inperioek beren gerra loriatsuen garaikur gisa etsaien gorpuak eta gorpuzkinak erakustea. Gertatzen dena da, gu XXI. mendeko mendebaltar zibilizatu-kulturadun-orekatuok uste dugula menderatzen gaituzten gaurko inperioak ez direla hain basatiak, benetan saiatzen direla demokrazia eta giza-eskubideak babesten eta bla, bla, bla…
Jakina, pentsaezina da gaur egun lehen gertatzen zirenak gertatzea. Adibidez, espainolek Tupac Katari errebeldea torturatu eta hil zuten gaur egungo Bolivia-n eta bere gorpua lau zatitan egin zuten eta gorpuzkin bakoitza punta batean erakusgarri jarri zuten. Erromatar inperioak milaka esklabo jarri zituen bide bazterrean Espartakoren matxinada zapaldu ondoren. Ezagunak dira tortura eta gehigikeria frantsesak Arjelian, belgikatarrenak Kongon, holandarrenak Indonesian, yankeenak Vietnamen, ingelesenak Irlandan… gutxi batzuk aipatzearren. Gehiago irakurri…
Barkatu Libia (GAUR8-rako kolaborazioa)
Guk, mendabaldeko herritar zibilizatuok, sofan jarrita ikusi dugu zure gatazka. Informazio ona daukagu: telebista, internet-a, adituak… Hainbat informazio talde ere, ‘alderatu’ ahal izateko… Eta zure kasuan, Libia, kalera ez ateratzea erabaki genuen. Hainbat hilabetez luzatu da zure gatazka, urteak ere izan zitezkeen… guri bost! Gure sofak edozeri eusteko gai dira. Milaka hil zaretela? Miloika ere hil zintezketen!
Batek esango du: eta zergatik atera behar genuen kalera edo guda hori geldiarazteko eskatu? Tira, elkartasuna, enpatia, humanismoa, etab. aipatu litezke, baina kasu honetan NATO-k esku hartze zuzena izan duenez gero, bada gu euskaldunok, gehienon gogoz kontra bada ere, espaniar eta frantses estatuen bidez, guda horretako parte hartzaile bilakatu gaituzte. Egia da NATOko gerlari bipilek ez dutela arriskurik hartu, hil, ordea, gogotik hil dute: zibil arruntak, zibil gadafistak, Gadaffiren kontrakoak eta azkenean Muamar Gaddafi bera eta Mutassim bere semea. (bidenabar internet-en ikusgai dagoen bideoetako batean latinoamerikako gaztelaniaz mintzatzen direnak entzun daitezke…). Gehiago irakurri…