Artxiboa

‘havtajá’rekin etiketatutako sarrerak

Soldadu kamuflatuak elkarbanatu!

maiatza 21, 2014 Iruzkin bat egin


info7 irratirako egina.

Aurrekoan dokumentazio lan lat egiten ari nintzen 1989ko Maiatzaren 1ari buruz hemerotekan, eta egunkarietan zeharka begiratuz bestelako berri batzuekin ere topatu nintzen: Sergio Leone zinemagilea hila zela bezperan, Herri Torrontegi-k Jerezen irabazi eta ikurriña atera zuela pistara, eta orduko Jaurlaritzako kultur sailburuak, Joseba Arregik, eta hizkuntz arduradunak, Mari Karmen Garmendiak, Israelera bidaia egin zutela hebreeraren irakaskuntza eta hedatze-lanetatik ikasteko. Joseba Arregik laburpen gisa esan zuen aldeetako bat dela, han esaten dutena egin egiten dutela.

Joseba Arregi, Havtajá, Euskadi Israel Kultur Elkarteko ohorezko lehendakaria da gaur egun, besteak beste, eta pasa den astean elkarte horretako kide batek (facebook-ek lagun egin gintuenak eta argazkia bidali arte elkarte horretako kidea zenik ez nekienak) gonbidatu ninduen argazki batean israeldar soldadu kamuflatuak aurkitzera (argazkia Israelgo Armadaren eskaintza da, eta… aitor dut pixka-pixka bat ibili naizela argazkian soldadutxoak aurkitu nahian, baina txarra izan naiz beti “7 akatsak” bilatzen, eta bestalde Israelgo armadak ez dit eman tenperaturaren arabera ikusteko super-betaurrekorik, edo gizaki bati erantsitako txip bati misila jaurtitzeko teknologiarik, edo kosher hanburgesak detektatzeko txakur iaiorik).
Gehiago irakurri…

Advertisements