Archive

Posts Tagged ‘inperialismoa’

Zerri horiek leherraraziko dute mundua!

apirila 1, 2014 3 iruzkin

info7-rako kolaborazioa
Aurrekoan twitter-eko @aranagoiri-k zioen nazioarteko zuzenbidean dauden 3 arau nagusiak direla: 1- burututako ekintzen politika, 2- burututako ekintzen politika eta 3- burututako ekintzen politika. Egitate inperialista batek gaur herri bat menderatu, eta bihar herri horren gaineko aferak bere barne arazo dira.
Atzo Krimea Ukrainaren barne arazo zen, eta gaur Errusiaren.
Kasu honetan, ordea, zorioneko gaude. Krimean ia ez da odolik isuri, burututako ekintzen politika bozketa baten ondorio izan da nagusiki.
Egia da Krimeako erreferenduma azkar, korrika, are presaka ere egin dela (eta nik eransten dut zorionez). Izan ere, oso polita da erreferendumak beste baldintza batzuetan egitea, baina nago Krimean denbora ez zatekeela herritarren giza-eskubideen egoeraren mesederako pasako, areago kontuan hartzen badugu Ukrainan neonaziek gidaturiko estatu-kolpe bat gertatu dela eta gaur egun ministeritza batzuen jabe direla, besteak bete, barne saila. Gehiago irakurri…

NATO-nto-EN herrian

martxoa 17, 2014 Utzi iruzkina

NATOren barruan gaude lagun euskaldun hori, izan iparraldeko, izan hegoaldeko. Hegoaldekoei NATOn egotearen gaineko boto emateko aukera eman zietenean, gehienek ezetz bozkatu bazuten ere.

NATO, gaur egun 28 estatu inperialistak osatzen dute: ospe txarreko USA edo Turkiatik, ospe guayeko Noruega edo Islandiaraino, eta Europa mendebaldeko estatu gehienak barne hartzen dituelarik. Latinoamerikako herrialderik ez (Kolonbiarekin negoziatzen ari badira ere), Afrikako herrialderik ez, Asiakorik ez, islamiarrik ez (Turkia salbu).

NATOren azalpen bakartzat eman da “gerra hotza” eta sasoi bateko Sobiet Batasuna eta estatu komunisten aurreko erantzun gisa sortu zela. Baina 20 urte pasatxo joan da bloke komunista “erori” zela, eta hor dirau NATOk jo eta su: Jugoslavia ohia (1999), Iraq (1991 eta 2003), Afganistan (2001) eta Libia (2011). Eta auskalo zenbat aitortu gabeko “ekintza”.

NATOren modus operandi aski ezaguna bada ere, -herrialde bat gaizto batek gobernatua, gure bizimodua arriskuan jartzen duena eta bla, bla-, nago nahiko ondo sartu digutela denoi barruan mousntro antimusulmana, antilatinoamerikarra, antierrusiarra… NATOk -gure hobe beharrez eta gure segurtasunagatik- mundua baketzeko egiten dituen “esku-hartzeak” ulergarri egiten dizkiguna. Gehiago irakurri…

Zer da albiste?

azaroa 11, 2013 Utzi iruzkina

GAUR8rako zutabea.

Gogoan dut behin guztiz ozpindurik kazetari jator batengana kexaka joan nintzela, Euskal Herriaren Lagunek Irlandan eginiko mobilizazio baten berri eman ez zutelako. Kazetari hori jatorra izateaz gain, ona ere bada eta azaldu zidan –enegarrenez– zenbat halako dauzkaten egunean zehar: zenbat prentsaurreko landu gabe, zenbat mobilizazio han-hemenka, zenbat “hau atera behar duzue”… Eta egunkarian, berriz, kazetari gutxitxo, orrialde kopuru eskasa eta ez behar beste baliabide. Barkamena eskatu eta eskerrak eman nizkion, ezinbestean eta gizalegez.

Aurrekoan, ordea, ez nuen konpartitu euskal hedabideek Baskonia-Maccabi saskibaloi partidari eman zioten tratamendua. Ez “Berria”-k, ez “Noticias”-ek, ez “El Correo”-k ez zuten aipatu Maccabiren bisitan protestarik edo berezitasunik egon zenik. GARA-NAIZ-ek lerro batean kitatu zuen kontua. Gehiago irakurri…

Nazioarteko komunitatea ala inperialismoa diplomatikoa?

maiatza 14, 2013 Utzi iruzkina
*info7 irratian botea
[audio http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/05/20130514_28794.mp3]
Zuetako baten bat ez bada beldurtzen edo nazkatzen bi hitz horiek batera entzutean, jasan nazala bukaerara arte, ea lortzen dugun.

Euskal Herriko gatazka askatzeko, barne indar bilketa eta nazioarteko komunitatearen presioa aipatzen dira sarri. 3. faktorea borroka da, izan desobedientzia zibilia, izan … baina edozein kasutan borroka, borroka erreala, tamalez, estatuen errepresioa ekarriko duen borroka. Gehiago irakurri…

Borroka armatua herri borroka da (beraz)

apirila 11, 2012 Utzi iruzkina

info7 irratirako kolaborazioa (entzun audioa)

Berriki ‘Siriaren Lagunek’ (El Asad-en kontra altxatu direnen estatu taldea) Turkia eta Ameriketako estatu batuak buru zutelarik, aldarrikatu dute Siriako herriak baduela defentsarako eskubidea, El Asad-en indar armatuen aurrean borroka armatuaren bidez erantzuteko eskubidea, alegia, era ez hain eufemistikoan esanda. Areago Arabia Saudi eta beste batzuek diruz ere lagunduko dituzte matxinoak, mertzenarioak, El Asad-en ejerzitoa uzten dutenak eta bere kontra egiten duen edonor.

Borroka armatua defendatzea ez da eskandalu bat, izan ere, giza eskubideetan jasotzen da eskubide hau bera, areago ‘zapalkuntza eta tiraniaren aurrean herriek matxinatzeko eskubide goren’-tzat jotzen da. Gehiago irakurri…

Espainol zikina!

martxoa 16, 2012 Utzi iruzkina
espaniar soldaduak Rif-eko matxinoen buruei eusten

espaniar soldaduak Rif-eko matxinoen buruei eusten

GAUR8-rako kolaborazioa.

Antonio de Nebrija-k 1492an idatzi zuen gaztelaniaren lehen gramatika; Colon ezustean Abya-Yala-rekin topatu zen urte berean eta errege-erregin ultra-katolikoek judutarrak eta musulmanak kanporatu zituzten urte berean. Holakoxe ederra piztiaren jaiotza!

Gramatika eta bi gertakizunok urte berean izana kasualitatea ote? Ikustagun zer dioen Nebrijak berak Isabel ultrakatoliko ipurdizikinari idatzitako gramatikaren sarreran:

“[…] hizkuntza beti izan da inperioaren bide-lagun […] elkarrekin sortu, elkarrekin hazi eta elkarrekin loratu izan dira […] gure erlijio kristauak (gainontzekoak) ber-garbitu ondoren, […] fedearen etsaiak gerra eta armen indarren bidez garaitu ondoren […] bakearen arteak loratu daitezen besterik ez da falta […] eta gramatika zertartako baliatu? […] bada bere gorentasunak hainbat herri barbaro eta hizkuntz arlotedun nazio mendean hartu ondoren, garaileak garaituari ezarritako legeak jasan beharko dituzte, gure hizkuntza beraiekin bat” (Iturria: http://www.antoniodenebrija.org/prologo.html) Gehiago irakurri…

Libia, Siria eta gu

otsaila 14, 2012 2 iruzkin

Info7 rako ekarpena (entzun audioa hemen)

Libia edo Siriakoa bezalako aferak lehen errazagoak ziren ezkertiarrentzat: bi bloke zeuden sobietikoa eta kapitalista eta guda-zelai asko, yankeek bere tokian tokiko aurkari politikoak borrokatzen zituzten estatu kolpeen bidez, mertzenarioen bidez, blokeo ekonomikoen bidez, hilketak, torturak, genozidioak… edozer. Aurkari politiko horiek askotan, baina ez beti, bloke sobietikoaren laguntza jasotzen zuten era batera edo bestera. Ezkertiarrek parametro horiek zituzten jarrera politikoak zein solidarioak aztertu eta hartzeko. Gehiago irakurri…

And the winner is…

otsaila 7, 2012 Utzi iruzkina

info7 irratirako kolaborazioa

yes, yes, yes jaun-andreok boto askoren aldea egon ez bada ere, Winston Lucky Strike Floridako primarietan nagusitu da, Titi party-ren babesari esker. Sorpresa halare Camel Marlborok eman du, izan ere, bere adinean eta besteen aldean kanpaina merkeagoa egin badu ere, hortxe dago zaharra, izan ere, asko daki zaharrak, erakutsi beharrak…

Hurrengo astean Mitxiganen izango dira bozketak, han espero da patatak chips izango dela nagusi, baina azkenean dena jokatuko da Idaho estatu txikian, lehia estua espero da, eta badakizue hango euskaldunak, tradizionalki errepublikarrak direla, kontserbadoreak, jainkoa eta lagi zaharrekoak han ere, munduaren gidaritza, beraz, euskaldun batzuek erabaki dezakete!

Azken urteetan hanburgesak bezala sartzen ari zaizkigu, ez yankeen hauteskundeak bakarrik, baizik eta urtebete pasatxo irauten duten presidentearen kontrako hautagaia aukeratzeko super hauteskunde primariak, beren super monday, super thursday eta super wednesdayrekin. Gehiago irakurri…

Gorpuak garaikur (#info7 rako)

azaroa 8, 2011 Utzi iruzkina

info7-ko audioa entzun: gorpuak garaikur

Ez da gauza berria inperioek beren gerra loriatsuen garaikur gisa etsaien gorpuak eta gorpuzkinak erakustea. Gertatzen dena da, gu XXI. mendeko mendebaltar zibilizatu-kulturadun-orekatuok uste dugula menderatzen gaituzten gaurko inperioak ez direla hain basatiak, benetan saiatzen direla demokrazia eta giza-eskubideak babesten eta bla, bla, bla…

Jakina, pentsaezina da gaur egun lehen gertatzen zirenak gertatzea. Adibidez, espainolek Tupac Katari errebeldea torturatu eta hil zuten gaur egungo Bolivia-n eta bere gorpua lau zatitan egin zuten eta gorpuzkin bakoitza punta batean erakusgarri jarri zuten. Erromatar inperioak milaka esklabo jarri zituen bide bazterrean Espartakoren matxinada zapaldu ondoren. Ezagunak dira tortura eta gehigikeria frantsesak Arjelian, belgikatarrenak Kongon, holandarrenak Indonesian, yankeenak Vietnamen, ingelesenak Irlandan… gutxi batzuk aipatzearren. Gehiago irakurri…

Barkatu Libia (GAUR8-rako kolaborazioa)

urria 28, 2011 Utzi iruzkina

Guk, mendabaldeko herritar zibilizatuok, sofan jarrita ikusi dugu zure gatazka. Informazio ona daukagu: telebista, internet-a, adituak… Hainbat informazio talde ere, ‘alderatu’ ahal izateko… Eta zure kasuan, Libia, kalera ez ateratzea erabaki genuen. Hainbat hilabetez luzatu da zure gatazka, urteak ere izan zitezkeen… guri bost! Gure sofak edozeri eusteko gai dira. Milaka hil zaretela? Miloika ere hil zintezketen!

Batek esango du: eta zergatik atera behar genuen kalera edo guda hori geldiarazteko eskatu? Tira, elkartasuna, enpatia, humanismoa, etab. aipatu litezke, baina kasu honetan NATO-k esku hartze zuzena izan duenez gero, bada gu euskaldunok, gehienon gogoz kontra bada ere, espaniar eta frantses estatuen bidez, guda horretako parte hartzaile bilakatu gaituzte. Egia da NATOko gerlari bipilek ez dutela arriskurik hartu, hil, ordea, gogotik hil dute: zibil arruntak, zibil gadafistak, Gadaffiren kontrakoak eta azkenean Muamar Gaddafi bera eta Mutassim bere semea. (bidenabar internet-en ikusgai dagoen bideoetako batean latinoamerikako gaztelaniaz mintzatzen direnak entzun daitezke…). Gehiago irakurri…