Archive

Posts Tagged ‘internazionalismoa’

NATO-nto-EN herrian

martxoa 17, 2014 Utzi iruzkina

NATOren barruan gaude lagun euskaldun hori, izan iparraldeko, izan hegoaldeko. Hegoaldekoei NATOn egotearen gaineko boto emateko aukera eman zietenean, gehienek ezetz bozkatu bazuten ere.

NATO, gaur egun 28 estatu inperialistak osatzen dute: ospe txarreko USA edo Turkiatik, ospe guayeko Noruega edo Islandiaraino, eta Europa mendebaldeko estatu gehienak barne hartzen dituelarik. Latinoamerikako herrialderik ez (Kolonbiarekin negoziatzen ari badira ere), Afrikako herrialderik ez, Asiakorik ez, islamiarrik ez (Turkia salbu).

NATOren azalpen bakartzat eman da “gerra hotza” eta sasoi bateko Sobiet Batasuna eta estatu komunisten aurreko erantzun gisa sortu zela. Baina 20 urte pasatxo joan da bloke komunista “erori” zela, eta hor dirau NATOk jo eta su: Jugoslavia ohia (1999), Iraq (1991 eta 2003), Afganistan (2001) eta Libia (2011). Eta auskalo zenbat aitortu gabeko “ekintza”.

NATOren modus operandi aski ezaguna bada ere, -herrialde bat gaizto batek gobernatua, gure bizimodua arriskuan jartzen duena eta bla, bla-, nago nahiko ondo sartu digutela denoi barruan mousntro antimusulmana, antilatinoamerikarra, antierrusiarra… NATOk -gure hobe beharrez eta gure segurtasunagatik- mundua baketzeko egiten dituen “esku-hartzeak” ulergarri egiten dizkiguna. Gehiago irakurri…

Izartxo bat gauero

abendua 3, 2013 Utzi iruzkina

*info7 irratian, entzun hemen:

Behin gizaki bat mintzatu zen ezinbesteko gizaki horien inguruan, ez egun batean, eta ez urte batzuetan, baizik eta bizitza osoan borrokatzen diren horien inguruan. Baina borroka berba gastatua dago eta esanguraz hustua, askorentzat arrotza izan liteke, iragana, izan zen zerbaiten oiartzuna. Horregatik zure ereduaz ekarri nahi dut hizpidera.

Zuk beti izaten zenuen irribarre eder bat ahoan, gogoetaz ondo jantzita zeunden, irakurtzea maite zenuen, eta ikastea, herriak ezagutzea eta jendearekin berbetan egotea. Maite zenituen gizaki xumeak, eta ez handi-mandiak. Enpatia eta sinpatia sentitzen zenituen beste gizakiekin, zer diren palabro horiek? Bada gertutasuna eta samurtasuna.

Eta horregatik, lehenago mundu honetan bizi izan den beste hainbat gizaki ederri bezala, ez zitzaizun ondo iruditzen gizaki batzuek beste batzuk esplotatzea. Zer den ‘esplotatu’ palabro hori? Bada, gizaki batzuk ezin bizi izatea, beste gizaki batzuk beren kontura bizi direlako. Eta ez zitzaizun ondo iruditzen gizaki batzuek amalurra esploatzea ere, hau da, gure planeta akabatzea, zergatik eta beren ortzemuga beren zilborrean bukatzen delako. Gehiago irakurri…

Zer da albiste?

azaroa 11, 2013 Utzi iruzkina

GAUR8rako zutabea.

Gogoan dut behin guztiz ozpindurik kazetari jator batengana kexaka joan nintzela, Euskal Herriaren Lagunek Irlandan eginiko mobilizazio baten berri eman ez zutelako. Kazetari hori jatorra izateaz gain, ona ere bada eta azaldu zidan –enegarrenez– zenbat halako dauzkaten egunean zehar: zenbat prentsaurreko landu gabe, zenbat mobilizazio han-hemenka, zenbat “hau atera behar duzue”… Eta egunkarian, berriz, kazetari gutxitxo, orrialde kopuru eskasa eta ez behar beste baliabide. Barkamena eskatu eta eskerrak eman nizkion, ezinbestean eta gizalegez.

Aurrekoan, ordea, ez nuen konpartitu euskal hedabideek Baskonia-Maccabi saskibaloi partidari eman zioten tratamendua. Ez “Berria”-k, ez “Noticias”-ek, ez “El Correo”-k ez zuten aipatu Maccabiren bisitan protestarik edo berezitasunik egon zenik. GARA-NAIZ-ek lerro batean kitatu zuen kontua. Gehiago irakurri…

Venezuelako emaitzei begira, behiak trenari lez

apirila 15, 2013 Utzi iruzkina

info7 irratirako eginiko ekarpena.

Barkatuko didazue erdarakada, baina sentsazio hori daukat.

Hugo Chavez bizi zela, urteak eman genituen gure inguruko jende jatorra Hugo Chavez jatorra, iraultzailea eta herriarena zela konbentzitu nahian. Etxebizitza, lurren partitzea, hezkuntza, osasungintza, jatorrizko herrien aldeko lana, txirotuen aldeko kanpainak, etab. aipatzen genituen eta eskumako prentsa bulegoetatik sorturiko matraka bera beren ahotik botatzen erantzuten zuten batzuek.
Chávez hil zenean, ikusi zen Venezuelan bai, baina munduko herrietan eta Euskal Herrian ere itzal luzea zuela, oso maitatua zela, eta dela.
Lehen garaipena lortzeko denbora gehiegi behar izan dugu, eta agian hil den arte, ez gara konsziente izan. Orain, ordea, bigarren erronkari heldu beharrean gaude, berandu baino lehen.
Konsziente izan behar dugu Euskal Herrian estatu independiente eta gorritxo bat eraiki nahi dugunok Venezuela behar dugula. Munduan herriok ez gabiltzala bakarrik, elkarren beharra dugula, eta inperialismoari aurre eta herrien alde egiten dutenak bidelagun behar ditugula. Gehiago irakurri…

Agur eta ohore! Haste siempre comandante!

martxoa 13, 2013 Utzi iruzkina

Gasteizko Askapenak proposatu zidan Hugo Chavezi eginiko omenaldian parte hartzea, bai gustura onartu ere neuk… Beraiek bideo hau prestatu zuten eta azpian duzue nik sortu nuen testua osorik…

El siguiente texto está dedicado a Hugo Chávez.

Hasta siempre comandante!

Cuando cumplió usted 58 años dijo: “El hombre del futuro se llama Chávez, porque además Chávez ya no soy yo, Chávez somos todos (…) Chávez es Miranda, es Venezuela, ya no soy yo”.
Hoy estamos aquí para mandarle un abrazo a usted, a ustedes, a todas y todos los Chávez, de Venezuela y del mundo, de parte de todas y todos los Chávez vascos. Gehiago irakurri…

Hauteskundeen gaineko hausnarketa patatero internazionalista

urria 16, 2012 Iruzkin 1

*info7 irratirako eginiko ekarpena.

Ez dakit zer pasako den Urriaren 21ean, baina inkestek esan baino lehen ere, nik bati baino gehiagori esan izan diot balitekeela Araban ehbildu-k irabaztea, eta irabazten ez badu bigarren egingo duela. Eta hau, jaun-andreok, izugarria da.

Españolistek Araba mehatxurako eta txantairako erabili izan dute aspalditxo: abertzaleei Euskal Herriko egitasmo independentista horretan Araba ez sartzeko esanez. Gehiago irakurri…

25 muxu Altsasurako

urria 6, 2012 Utzi iruzkina

Muxu xamur bat Che Guevarari, herrioi neba-arrebak garela eta bat loturik deino besteok ezin garela askatu erakusteagatik.

Pottolo bat Pakito Arriarani, El Salvador eta Euskal Herria maite eta mundu berri baten alde bere bizia eman zuen arrasatearrari. Gehiago irakurri…

Ni Milanora joango nintzateke

otsaila 20, 2012 Utzi iruzkina

Iazko Milanoko manifaren bideoa

Egunotan Euskal Herriarekin VI nazioarteko elkartasun astea ospatzen ari dira munduko hainbat bazterretan, lipdup polit bat ere bidali dute astea berotzeko (eromena izango zen hainbat txoko pixkat kordinatzea, ala? zorionak denei!).
Aste honek seigarren aldia badu ere, agian hau irakurtzen ari den horrek ez daki asko Euskal Herriaren Lagunak taldeei buruz. Nik GAUR8n bertan iaz aurkezten nituen Euskal Herriko utopikoen lagun utopiko gisa. Izan ere, EHLak munduko hainbat txokotan herrien mundu bat egunez egun amestu eta borrokatzen dute, eta gure herriaren lagun dira, gurean beren moduko lagun asko ikusten dutelako: AHTren aurka borrokatzen direnak, preso eta iheslari politikoak herrira ekartzearen alde jarduten direnak, memoria historikoa lantzen dutenak, okupazioa, eskubide sozialak, gazte eta ikasleak… Jakina, gure herriak bizi duen une politiko garrantzitsua eta itxaropentsua ere izango da azaldua, jakinmina itzela baitute gure lagunek. Gehiago irakurri…