Archive
Gerra-kazetaritza

Robert Capa, espaniar gerra zibilean
*GAUR8-rako zutabea.
Aurrekoan hainbat gatazkatan kazetari gisa ibilitako lagun batekin solasean egon nintzen eta aukera langintza horren gaineko nire galderak eta dudak luzatzeko baliatu nuen.
Bi gauza nabarmendu zizkidan: egiaren indarra eta gizabanakoen lekukotzak. Egiak beti laguntzen duela, hainbat gatazka armatutan “bere gertukoek” barrabaskeriaren bat egin dutenean ere, kontatu beharra dagoela. Eta horretarako gizabanakoen lekukotzak direla berri iturri zuzenena.
Horraino denarekin ados.
Bada, ordea, 3. aldagai bat, planteatzen erreza eta konpontzen zaila.
Demagun gatazka bat Siriakoa baino hobeto ezagutzen duguna, espaniar gerra zibila, adibidez. Faxismoaren kontrako borrokan gorriek barrabaskeriak egin zituzten: eskumako zibilak hil, konbentuak erre, zakuraketak… Beraz, holakoen lekukotzak jaso eta, egiari zor, horiek ere argitaratu beharko zituzketen orduko kazetari errepublikazaleek.
Ni ez naiz kazetaria, baina, gizabanakoen lekukotzen bidez lortzen den egiaren indarrean sinesten badut ere, egia osoa gizabanako askoren egien batuketa da. Eta ez bakarrik hori. Izan ere, ez da berdin faxismoaren izenean hiltzea, edo bere kontrako borrokan, ezta gehiegikeriak eta barrabaskeriak egiten direnean ere.
Honekin ez dut esan nahi gogoko ez ditugun egiak estali behar ditugunik, ezta mundua “onen” eta “gaiztoen” artean banatzen denik ere, baina egiak gatazkaren baskulan orekan jartzen ahalegindu beharra dago, bakoitza dagokion (geuk egozten diogun) pisuarekin.
Ez da erreza: nor da nor gerran? Zein interes politiko/ekonomiko daude gatazka bakoitzaren atzean? Nor da zapaltzailea(go), ankerra(go)?
Kazetari zintzoak aldagai horiek ere kontuan hartu beharko lituzke lekukotzak eta egiak jasotzean. Bitartean “beste kazetariek” gerra-propaganda egiten jarraituko dute.
Euskaldun elebakar analfabeto haiek! (info7-rako)
Egunotan erreportai bat edo beste ikusi dut ETB-n, Kolonbian dabilen kazetari gazte batek eginak, bertako hainbat jatorrizko herriren bizipenak dakarzkigu: mixeria, gatazka armatuak eragindako migrazioak, gripea bezalako gaixotasunen triskantzak, estatuaren utzikeria… Kazetariaren arabera herri haietako 38 desagertzeko arriskuan daude.
Ataletako batean aipatzen zuen nola mukak izeneko herri horietako batean 200 lagun bizi diren, haietariko 2 besterik ez omen dira gai gaztelaniaz jarduteko, eta kazetariak kritikatzen zuen herri horretan inongo hezkuntzarik ez dutela jasotzen, irakaskuntza ere ez dela iristen. Gehiago irakurri…
Gatazketarako patrika-hiztegia

war journalism
Herrialde arabiarretan azken aldian, edo Palestinan, Kolonbian, Euskal Herrian, etab. aspalditxo. Gatazka gertatzen denean, horren aurrean informatu behar izaten da eta ekintzez gain ekintzaileak ere goretsi, gutxietsi eta gaitzetsi daitezke, bai eta estali ere eta ezer pasatu ez balitz bezala jokatu.
Ez da berdina gerrilla edo talde terrorista izatea; erresistentziari edo askapen borroka bati lotzea, iraultzailea, militantea izatea eta fundamentalista edo narko-terrorista edo mafiosoa izatea; tirania baten kontra altxatzea eta demokrazia baten kontra egitea, errebeldea edo matxinoa izatea eta mertzenarioa izatea… Gehiago irakurri…