Archive

Posts Tagged ‘kirola’

Zer da albiste?

azaroa 11, 2013 Utzi iruzkina

GAUR8rako zutabea.

Gogoan dut behin guztiz ozpindurik kazetari jator batengana kexaka joan nintzela, Euskal Herriaren Lagunek Irlandan eginiko mobilizazio baten berri eman ez zutelako. Kazetari hori jatorra izateaz gain, ona ere bada eta azaldu zidan –enegarrenez– zenbat halako dauzkaten egunean zehar: zenbat prentsaurreko landu gabe, zenbat mobilizazio han-hemenka, zenbat “hau atera behar duzue”… Eta egunkarian, berriz, kazetari gutxitxo, orrialde kopuru eskasa eta ez behar beste baliabide. Barkamena eskatu eta eskerrak eman nizkion, ezinbestean eta gizalegez.

Aurrekoan, ordea, ez nuen konpartitu euskal hedabideek Baskonia-Maccabi saskibaloi partidari eman zioten tratamendua. Ez “Berria”-k, ez “Noticias”-ek, ez “El Correo”-k ez zuten aipatu Maccabiren bisitan protestarik edo berezitasunik egon zenik. GARA-NAIZ-ek lerro batean kitatu zuen kontua. Gehiago irakurri…

Politizatu behar dira olinpiar jokoak?

abuztua 11, 2012 Utzi iruzkina

(GAUR8-rako zutabea)

Jasanezina egiten zait kirola, artea, musika… politikarekin nahastu behar ez direla dioen leloa. Normalean menperatzailearen status quo-a ez salatzeko argumentua besterik ez da.
Eskerrak zenbaitek bestela jokatu zuten Sudafrikako apartheid-a salatzean, espaniar II. errepublikarekin elkartasuna bultzatzean, edo Israelera beren jarduna eskaintzera ez joatean!
Ulergarria da kirolariek lehiari lehentasuna ematea, baina kirolean ere giza-baloreak nagusitzen direnean gertatzen dira lehiarik ederrenetakoak.
Nola ez oroitu Muhammad Ali, munduko txapelduna zelarik, soldadutzara ez joateagatik (Vietnameko gerraren kontra zegoen), titulua kendu eta 4 urte luze boxeatu gabe utzi zutenekoa? Gehiago irakurri…