Archive

Posts Tagged ‘literatura’

The walking belarrimotz

maiatza 30, 2014 Utzi iruzkina

argia-rako egina.

Ez dakit noiz hasiko zen dena, batzuek diote mendeak daramatzagula horrela. Hozkariz inguratuta. Guk badugu babesgune on bat, eta han gaudenean lasai mintzatzen gara, barre egiten dugu, jolasten dugu… Baina badakigu ezin dugula zirrikiturik zaindu gabe utzi, hozkariak edozein unetan ager daitezkeela: txirrina joaz, atearen bestaldean gu noiz atera zain, edo telofonoa jotzen digute bat-batean, telebista ere ezin dugu piztu hozkariak agertu gabe. Etsigarria da.

Kalera goazanean, -ezinbestekoa denean soilik ateratzen gara-, hozkariz mozorrotzen gara, belarriak ileekin estaltzen ditugu eta biserak janzten, baina amatxok lortu zituen kamisetak janzten ditugu azpitik (“tz”, “tx”, “edo “k” bezalako hizkiz beterik daude, gulako bat agertzen bada, elkar idetifikatu ahal izateko). Hozkari bat inguratzen denean, bere zaratak imitatzen saiatzen gara, baina onena da ahalik eta gutxiena hitz egitea, ez nabarmentzeko.

Inoiz edo behin pentsatu dugu babesgune handiago batera joatea, “arnasgune” deitzen omen diete, eta han hozkari gutxi omen dago eta ia-ia lehen bezala bizi daiteke. Seguruak omen dira, eta belardi zabalak omen dituzte berde-berdeak, edo orlegiak. Nik beti galdetzen diot amari, zergatik ez goazen, ez dut ulertzen. Gehiago irakurri…

bizia, bizitzea (hiltzea)

urtarrila 26, 2012 Utzi iruzkina

Zer da ba bizia? nola laburbildu bizia (saiakera horretan hil gabe, jakina)?

adibidez izan liteke:

ate bat ireki (beste ate bat itxi),

begi batean malko tristea

eta bestean pozkariozkoa,

edo esan liteke:

goizeko eguzkiak gaueko ilargia iluntzen duen bezala,

biziak bere zentzua hartzen du hiltzean…

 

gizaki hauskorrok beti dugu aukeran

artista edo fotokopia izan,

enpatia bizi edo soraio pasa,

maitasunez osatu edo gorrotoz urratu…

ni, ni eta ni, edo…

gu, gu eta gu,

pertsona eta herria:

ni hilko naiz baina amaren etxeak zutik iraungo

eta inon baino alaiagoa izango.

ez al da eder bezain mingarri, esatea?: ni hilko naiz, baina gu ez gara hilko!

ez al da paturik tristeena azken mohikanoarena?

Adio Txillardegi, gu ez gara hilko!