Archive

Posts Tagged ‘mugikorra’

Ezin naiz bizi zu gabe smartphone

abendua 10, 2012 Utzi iruzkina

*info7 irratirako ekarpena.

Duela gutxi nire azken aurreko smartphone-a ito zen. Gure etxeko txikiak ezkutatu zidan sukaldeko apalategian eta nik oharkabean bultzatu nuen lanbasaren baldera, ur zikinetan sartuta pasa zuen ordubete eta alferrikakoak izan ziren bera biziarazteko egin genituen ahaleginak. R.I.P. Smarty. Ez zara berriz niretzat piztuko, snif, snif.

Baina smartphone-n monarkian ere, indarrean da ‘erregea hil da, gora erregea!’ leloa. Hartara, 3 aste pasa ziren errege berriaren buruan urrezko koroa ezarri nuen arte. Baina a ze 3 aste txar! Ezin naiz bizi zu gabe, maiestate. Errege berria txuri kolorekoa zen, ukipeneko pantaila 4 ”, Android sistema eragilea, 11 gr. 8 GB, 8 pixeleko argazki-kamara… Latza katxarroa! Gehiago irakurri…

Mobil berria daukat!

urtarrila 23, 2012 Utzi iruzkina

GAUR8rako kolaborazioa

Aurrekoan jaso nuen ‘nire’ konpainiaren SMSa (edo hobeki esanda: konpainia horrek bere bezeroa naizen honi bidali zion kontratua luzatzeko amua): ditudan puntu pilarekin terminal berria eskaintzen didate ‘debalde’. Terminal erakargarria: pantaila handia, zerbitzurik berrienak, interneterako aproposa, kamara ona…

Ez pentsa, ez naiz azken teknologien zale porrokatu horietakoa, ez naiz joaten dendara ‘Sagarra’-ren azken asmakizuna erosteko, sare sozialetan nahiko berantiarra izan naiz, bluetooth-a behin edo bitan erabili dut… baina ez diot muzin egin ordenagailu eramangarri txiki bat erosteari edo mobilean interneta jartzeari.

Hain zuzen, interneten jo nuen bart nolako terminala zen ikustera. Eta hori egiteaz batera koltana etorri zitzaidan burura. Beraz, firefox-eko fitxen artean mobilen eskaintzak nituen eta ondoan koltanaren gaineko testuak eta bideoak. Marrazki bizidunetako aingerutxoa eta deabrutxoa nor baino nor nire firefox-ean. Gehiago irakurri…