Archive

Posts Tagged ‘palestine’

Faxismoa ez Gernikan ez inon

uztaila 2, 2012 Utzi iruzkina

Info7 irratirako eginiko kolaborazioa (entzun hemen)

Entzun eta berehala, ezin izan nuen sinetsi. Gogora etorri zitzaidan argazki bat ikusi ondoren neuk idatzitako tweet bat. Irudia honakoa zen: Iñigo Urkullu, PNVko nazioarteko arduradunarekin batera, eta Israelek estatu espainolean duen enbaxadorea elkarri bostekoa emanez Sabin etxean. Tweet-a hau zen: “@iurkullu & israeldar enbaxadorea, ertzaintza & mosad, $ vasco ta $ israeldarra… Israel ez al zen Palestinaren gainean dagoen gauza hori?”.

PNV-ri egurra ematea… erreza da. Baina esan zidatenean bildu-ko alkate batek ere enbaxadore hori bera hartu zuela bere herrian… puufffa! Gehiago irakurri…

Futbol, futbol, fuuuutbol!

ekaina 15, 2012 Utzi iruzkina

(Manu Chao-k kantatzen zuen gisan letu behar da)

(Mahmoud Sarsak jokalari palestinarraren omenez)

Gaur8 astekarirako ekarpena.

Futbola eta kaka-kola hoskideak dira (errima berekoak, bertsolaritzaren mundu exotikoaren lexiko itxia ezagutzen ez duzuenontzat). Futbola eta kaka-kola dira hoskideak, maiz elkarrekin bidaideak, lagun askoren gogaideak, eta diruaren adiskideak.

Berdin dira globalizatu, berdin opio.

Eskutik helduta ikusi ditugu maiz, bata bestearen sostengu: kaka-kolak babesten du hango eta hemengo txapelketa, eta trukean futbolari ospetsu honek eta hark kaka-kola edaten dute denen begi bistan. Gehiago irakurri…

Nire izenean ez, mesedez (info7rako kolaborazioa)

abendua 13, 2011 Utzi iruzkina

Entzun info7 irratiko audioa.

Igandean, Baskongadetako Legebiltzarreko ordezkaritza batek (SPRI erakundeko kideekin batera) Israelgo zenbait enpresa eta unibertsitate bisitatuko ditu, Israelgo enpresa hauek aurtengo irailaren 5etik 7ra Bilbora egindako bisitari erantzunez.

Izan ere, izugarriak dira Israelek Ikerkuntza eta Garapenean lortutakoak, munduan PIB edo Barne Produktu Gordinarekiko bataz-bestekorik altuena inbertitzen du israelek Ikerkuntza eta Garapenean. Badakizue I+D, eta batzuetan I+D+I, edo I+D+I+R eta areago I+D+I+R(ber2), latza benetan. Gehiago irakurri…