Archive

Posts Tagged ‘siria’

Zerri horiek leherraraziko dute mundua!

apirila 1, 2014 3 iruzkin

info7-rako kolaborazioa
Aurrekoan twitter-eko @aranagoiri-k zioen nazioarteko zuzenbidean dauden 3 arau nagusiak direla: 1- burututako ekintzen politika, 2- burututako ekintzen politika eta 3- burututako ekintzen politika. Egitate inperialista batek gaur herri bat menderatu, eta bihar herri horren gaineko aferak bere barne arazo dira.
Atzo Krimea Ukrainaren barne arazo zen, eta gaur Errusiaren.
Kasu honetan, ordea, zorioneko gaude. Krimean ia ez da odolik isuri, burututako ekintzen politika bozketa baten ondorio izan da nagusiki.
Egia da Krimeako erreferenduma azkar, korrika, are presaka ere egin dela (eta nik eransten dut zorionez). Izan ere, oso polita da erreferendumak beste baldintza batzuetan egitea, baina nago Krimean denbora ez zatekeela herritarren giza-eskubideen egoeraren mesederako pasako, areago kontuan hartzen badugu Ukrainan neonaziek gidaturiko estatu-kolpe bat gertatu dela eta gaur egun ministeritza batzuen jabe direla, besteak bete, barne saila. Gehiago irakurri…

Advertisements

Borroka armatua herri borroka da (beraz)

apirila 11, 2012 Utzi iruzkina

info7 irratirako kolaborazioa (entzun audioa)

Berriki ‘Siriaren Lagunek’ (El Asad-en kontra altxatu direnen estatu taldea) Turkia eta Ameriketako estatu batuak buru zutelarik, aldarrikatu dute Siriako herriak baduela defentsarako eskubidea, El Asad-en indar armatuen aurrean borroka armatuaren bidez erantzuteko eskubidea, alegia, era ez hain eufemistikoan esanda. Areago Arabia Saudi eta beste batzuek diruz ere lagunduko dituzte matxinoak, mertzenarioak, El Asad-en ejerzitoa uzten dutenak eta bere kontra egiten duen edonor.

Borroka armatua defendatzea ez da eskandalu bat, izan ere, giza eskubideetan jasotzen da eskubide hau bera, areago ‘zapalkuntza eta tiraniaren aurrean herriek matxinatzeko eskubide goren’-tzat jotzen da. Gehiago irakurri…

Libia, Siria eta gu

otsaila 14, 2012 2 iruzkin

Info7 rako ekarpena (entzun audioa hemen)

Libia edo Siriakoa bezalako aferak lehen errazagoak ziren ezkertiarrentzat: bi bloke zeuden sobietikoa eta kapitalista eta guda-zelai asko, yankeek bere tokian tokiko aurkari politikoak borrokatzen zituzten estatu kolpeen bidez, mertzenarioen bidez, blokeo ekonomikoen bidez, hilketak, torturak, genozidioak… edozer. Aurkari politiko horiek askotan, baina ez beti, bloke sobietikoaren laguntza jasotzen zuten era batera edo bestera. Ezkertiarrek parametro horiek zituzten jarrera politikoak zein solidarioak aztertu eta hartzeko. Gehiago irakurri…