Archive
Europan sozialismoa ala faxismoa nagusi?
*info7 irratirako eginiko kolaborazioa (entzun hemen)
Berriki Europako hainbat bazterretan hauteskundeak izan dira eta berri pozgarriak eta kezkagarriak izan dira bateratsu. Honatx laburpen txiki bat:
- Frantses estatuan lasaitasunezko hasperen bat baino gehiago entzun da Sarkozy galtzaile suertatu delako Hollanderen aurrean. Tira, jakobinoen sari nazionaletan Le Pendar aita-alaba eta Sarkozy-Bruni duetoen atzetik 3.a izateak ez dio ‘ur-edangarria’ kategoria ematen Hollanderi, edo beste era batera esanda: zergatik aukeratu beharko dugu, mon dieux, drapeau tricolore hori kaka, gorotza ala zirinez bustia? Espaniar eta frantses estatuei kiratsa darie eta Iparrean zein Hegoan Euskal Herriari Bai esatea dugu konponbide bakar eta… premiazkoa! Gehiago irakurri…
Euskal Herriaren Lagunak eta Utopia
Iazko testua bada ere, gaurkotasunik ez du galdu, GAUR8-rako idatzi nuen eta Jose Angel Oriaren artikulu honekin batera agertu zen.
Inoiz edo behin behar izaten dut hango edo hemengo utopiaren borrokalari baten biografiatxo bat irakurri edo bideo bat ikusi… Indarrez betetzen naute, pilak kargatzen zaizkit eta lanari ekiteko oso baliogarriak zaizkit, eta inportanteena: gogorarazten didate utopiaren alde ari garela borrokan. (Beste aukera bat dut barruan dagoen lagunen baten gutuna jasotzea, adibidez, eta gaur bi heldu zaizkit niri).
GAUR8ren ale honetan Euskal Herriak dituen lagun batzuen lekukotasunak agertzen zaizkigu eta 30 herritan egindako azken ekimenaren argazkiak ere. Ziur gure lagunek oraindik ere bat baino gehiago harrituko dutena, maiz pentsatu izan baitugu euskaldunak bakartuta gaudela, lagun askorik gabe munduan… Denok daukagu zilbor polita. Gehiago irakurri…