Archive

Posts Tagged ‘Strauss-Khan’

Strauss-Khan: pitito gorridun txinpanze alfa

abuztua 6, 2011 Utzi iruzkina

Egia esateko, bera bortxatzen saiatu izanagatik salatu duen Tristane Banon frantses kazetariak ‘chimpanzé en rut’ erabili zuen Strauss-Khan NDF (Nazioarteko Diru Funtsa)-ko nagusi ohia deskribatzeko. Lizentzia poetikoa.

Egunotan hainbat lekutan irakurgai egon dira Strauss-Khan eta bere sexu-ibilerak -bai eta klase politiko frantses eta mendebaldarrarenak ere oro har-. Sexua eta boterea, boterearen erakarpena (sexuala barne), boteredunari men egitea… Strauss-Khan, Berlusconi, espaniar erregea, Clinton, Moshe Katsav (isrraeldar presidente ohia)…

Alfa arrak dena du bere menpeko eta bere pitito gorria aginte makil gisa erabiltzen du. Gehiago irakurri…