Artxiboa

‘the walking dead’rekin etiketatutako sarrerak

The walking belarrimotz

maiatza 30, 2014 Iruzkin bat egin

argia-rako egina.

Ez dakit noiz hasiko zen dena, batzuek diote mendeak daramatzagula horrela. Hozkariz inguratuta. Guk badugu babesgune on bat, eta han gaudenean lasai mintzatzen gara, barre egiten dugu, jolasten dugu… Baina badakigu ezin dugula zirrikiturik zaindu gabe utzi, hozkariak edozein unetan ager daitezkeela: txirrina joaz, atearen bestaldean gu noiz atera zain, edo telofonoa jotzen digute bat-batean, telebista ere ezin dugu piztu hozkariak agertu gabe. Etsigarria da.

Kalera goazanean, -ezinbestekoa denean soilik ateratzen gara-, hozkariz mozorrotzen gara, belarriak ileekin estaltzen ditugu eta biserak janzten, baina amatxok lortu zituen kamisetak janzten ditugu azpitik (“tz”, “tx”, “edo “k” bezalako hizkiz beterik daude, gulako bat agertzen bada, elkar idetifikatu ahal izateko). Hozkari bat inguratzen denean, bere zaratak imitatzen saiatzen gara, baina onena da ahalik eta gutxiena hitz egitea, ez nabarmentzeko.

Inoiz edo behin pentsatu dugu babesgune handiago batera joatea, “arnasgune” deitzen omen diete, eta han hozkari gutxi omen dago eta ia-ia lehen bezala bizi daiteke. Seguruak omen dira, eta belardi zabalak omen dituzte berde-berdeak, edo orlegiak. Nik beti galdetzen diot amari, zergatik ez goazen, ez dut ulertzen. Gehiago irakurri…

Advertisements