Archive

Posts Tagged ‘udazkenfest’

Maroto style

azaroa 5, 2013 Utzi iruzkina

*info7-rako eginikoa.

[audio http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/11/20131104_32557.mp3]

Gure irrika eskatologikoek eraginda edo, herri arteko puzker txapelketak egiten ditugu batzuetan. Zein ote da puzkerrik kirastunena, zaratatsuena, luzeena? Adibidez, zein da, edo izan da, Euskal Herriko alkaterik guayena? Baionako Grenetarrak, Bilboko Azkuna, Donostiako Odon, Bidasoaldeko Kerejeta eta Santano, Iruñeako Barcina? Ez dago erreza!

Eta Gasteizkoa? Ba Gasteizkoa Javier Maroto da, PPrekin heldu zen Gasteizko alkatetzara, a priori ez zuen ematen jatorri ederra. Baina, bitxia, heldu eta berehala Gasteizko txosnek eta Gaztetxeak bertan jarraituko zutela esan zuen. Gutako asko asko harritu ginen adierazpenekin, eta gure kanpoko lagunekin herri arteko puzker txapelketari ekin genion: begira hango PSOEko alkateak nola alarde matxista bat babesten duen, begira hango PNVkoak nola botatzen duen gaztetxe bat lurrera, begira UPNkoa hiri bat suntsitzen… ez gaude hain gaziki PPrekin!

Baina zetaz jantzitako tximua tximu denez gero, azken aldian, Maroto style-ren beste bi ale ezagutu ditugu:

Aurrena udazkenfest “Arabako elkartasun gaua” ustezko arrazoi teknikoengatik galarazi izana. Baina ea ba: arrazoi tekniko hutsak arazo bakar baziren, zergatik aipatu zuen jaialdi horren balizko etekina nora bideratuko zen? Eta hilabete batzuk lehenago eskatutako baimenak zergatik 3 egunen faltan ukatu? Norbaitek irudikatu ahal du jazzaldia edo Azkena Rock Festibalarekin antzekorik?

Bigarren alea, udalak denda “tradizionalak” babeste aldera (hona Bidasoa aldeko “betiko”-en beste aldaera bat), txinatar dendak, mintza-tokiak eta kebab-ak zaintzapean edukiko dituela, arauak betearazteko-eta.

Beraz “betiko” dendek duten arazoa, etorkinek zabaldu dituzten negozio horiek dira?

Izan ere, maiz hitz egiten da krisi garaian ezkerraren gorantza joateko aukeren gainean, eta oso gutxi faxismoaren aurrera pausoez. Faxismoaren baldintzetako bat da giza talde bat hartu eta hura zapaltzea.

Uste dut denok bat gentozkeela “betiko” komertzioari eragiten dioten krisiaren jatorriak honako batzuk izan daitezkeela esatean: krisi ekonomiko globala eta ekonomiaren atzerapena, langabezia, superfizie handien ugalketa, lokalen prezioak, zerga handiak… Jakina horiek aldatzen hastea, baino errazagoa da etorkinen negozioen kontra egitea.

Hedabideetan Javier Maroto Gasteizko alkatea agertzen da horrelako gauzez hitz egiten normaltasun osoz, eta nik arrazista dela esango banu, erradikal, muturreko, liskar-zale izango nintzateke. Beraz, isilduko naiz.

Bihar etxe azpira jaitsi eta beltz-pakistandar-txinatar edo auskalo nongo baten negozioa itxiko d(ut)en isiltasun berberaz.

Azken udazkena

urria 4, 2013 Utzi iruzkina

Gaurkoan Aroa Lasa eta bion artean moldatutako Udazkenfest jaialdirako kantaren letra.

(letra etzanez Joseba Sarrionaindiari ebatsitako lerroak 😉

 

Eta nik badakit, zure begien hondoan nagoela
Eta zuk badakizu nire begien hondoan zaudela, zaudela

Azken udazkena!
Nork esango, gau euritsu hura izango zela
azken udazkena, gure azken udazkena

Geroztik ezin gozatu berdin neguko elurrik,
maiatzeko marrubirik,
udako surik…

eta kontatzen ditugu urteak eta urtaroak,
zure ausentziaz beteak,
beste bat ez,

zu ez bazaude.

ez bazaude,
gurasoen begietan, zure aulkian eserita, egunen joan etorrian, bestondoan, nire alboan.

azkenean azkena

azken ostirala, azken bisita, azken istripua, azkena!
noiz arte?
azken gutuna, azken bisabisa, azken negua, azkena!
lehenbailehen!
azken bidaia, azken udazkena, azken agurra! azkena!
guztion bultzadaz
azken ostirala, azken gose-greba! azken manifa! azkena!
Azkenean azkena!

helduko da bereizita gauzkaten
gure azken udazkena, gure azken udazkena!
ta orduan maitea:

eman gabeko muxu, irri, une, malko ta laztanak…
harresia jausiko da besarkatzean,
ta orduan maitea:
elurra urtuko zaigu eskuetan ta gu
suan inguruan dantzan…

elkarrekin!

azken udazkena!
Tiocfaidh ár lá!

Eta nik badakit, zure begien hondoan nagoela
Eta zuk badakizu nire begien alboan zaudela, zaudela